Vous êtes ici : Accueil Magasin Jon & Sugramas

Jon & Sugramas

Mai 2010
CD
10

Arima Beltza taldeko abeslari eta Uek taldeko bateriajole izandako Jon Gurrutxagaren proiekturik berriena dugu Jon & Sugramas. Egitasmoari forma emateko aspaldiko lagunekin batu da Elgoibarko musikaria. Sugearekin lotutako landarean oinarriturik “Sugramas” izenaz bataiatutako bandan Legen Beltzako Ekaitz Garmendia eta Ivan Hernández azpeitiarrak daude gitarra eta baterian eta Andrakan taldean ere diharduen Andoni Mujika elgoibartarra, berriz, baxuan. Gurrutxagak baketak albo batera utzi ditu egitasmo honetan eta ahotsean zentratu da. “Jon & Sugramas” proiektuan ingelesez eta euskaraz abestutako rocka izango da nagusi, bluesaren eragina ere nabari da, baina batez ere 70eko hamarkadako rock taldeen eragin zuzena du. Hamaika abestiz osatutako lana Aste Santuan grabatu dute Bilboko Koba estudioetan Xanpe teknikari izan dutelarik. Diskoan ingelesez abestutako sei abesti, euskaraz abestutako lau, eta minutu eta erdiko kantu instrumental eta minimalista aurki ditzakegu. Taldearen eragina 60ko hamarkada amaieran eta 70eko hamarkada hasieran oinarritzen bada ere, garaikide sonatzen du Elgoibar eta Azpetiako laukoteak.



Vous mai également ces ...