Vous êtes ici : Accueil Magasin It's Fiesta Time

It's Fiesta Time

Juin 2010
CD
10
Entzun MP3-an: I GOT A FEELIN'

Disko hau taldeak nola Europa osoko musika areto eta jaialdietan hala Mexiko eta Estatu Batuetakoetan, Charlie Musselwhite, Aron Burton eta beste musikari handi batzuekin batean bizitako ezin konta ahala esperientziaren emaitza da.

Taldearen kultura izaera anitzak zuzeneko eragina izan du grabazio honetan, taldearen oinarrian Marcos Coll aho-soinu jotzaile eta Adrian Costa ahots eta gitarra jotzaile galiziarrak, Javier Vacas gitarra jotzaile madrildarra, Cristian Rannemberg piano jotzaile alemaniarra eta bateria eta baxu jotzaile Carlos Delalane mozanbikearra baitaude.

Ugariak eta anitzak izan dira kolaborazioak, Gary Wigginsen saxoa, Dwayne Verheydenen esku-soinua...,  Antonio Paxen bateria eta La Cabra Mecánica taldeko Miguel Angel Hernando “Lichis” deituaren ahotsa, besteak beste.

 

Abestien letrak ingelesez, spanglishez eta gaztelaniaz idatzita daude, bidaia, leku, hizkuntza eta kulturen nahasketaren isla, eta generoetan blues, rock and roll, boogie, rithmandblues, soul, funk & latin grooves bezalakoak hautematen ditugu.

 


Plus d'albums de l'artiste


Vous mai également ces ...