Iri barrenetik

10.00 

Euskal doinu herrikoiak son, runba, cha-cha-cha edota
bolero erritmoz eta jazz janzkeraz aurkeztuak. Laburrean eta
funtsean, hori da “iri barrenetik
eskaintzen duen nahasketa bitxia. Baina atentzioa eta kuriositatea pizteko
aitzakia hutsa dela pentsatu aurretik, doinu kutsakorrez betetako bilduma fin
honi merezi duen entzunaldia ematea komeni da.

Erritmo alaiek aldaka astintzera gonbita egiten duten
bitartean, euskal dantza herrikoiak mundutik bidaian irudika ditzakezu. Geltoki
bakoitzean, jantziz, mintzoz eta ohituraz aldatuaz, bertakoengandik ikasiz eta
erakutsiz ere. Gure betiko doinuak izaten jarraitzen dute eta aldi berean,
berriak zaizkigu. Inoiz Euskal Herrian izan ez denarentzat eta bertako abestiak
ezagutzen ez dituenarentzat, latindar kutsuko doinu gozoak irudituko zaizkio.
Euskaldunok, ordea, inoiz irudikatu ez dugun edertasun berri batez sumatuko
ditugu ustez zaharkitutzat zituen doinu guzti haiek.

 

Disc Type: CD
Publication date: 2021/06/23
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com