Ander Hiru

10 

 

Euskal tradizioaren hiru adar jorratu ditu Garciak
diskoan —bertsoen doinuak eta metrika, euskal dantzen erritmoak (bereziki
zortzikoak) eta herri kantutegiko melodiak—, eta ikerketa-lana aurrera
eramateko Juan Ortiz pianistaren laguntza izan du Garciak. Bost doinu herrikoi
eta Ander Garciak berak sortutako bi konposizio grabatu ditu bikoteak El Cantón
de la Soledad estudioan, Juanan Ros soinu teknikariarekin.

Imanol Larzabal kantariak Xabier Amurizaren
letrarekin sortutako Mendian gora
abesti zoragarriaren moldaketa eder batek zabaltzen du diskoa, eta erakusten du
lanaren ildo nagusia: sustraiekiko atxikimendua eta kontentzioa
inprobisatzerakoan. Kasu honetan, jatorrizkoaren armonia gorde du Garciak,
baina bere bakarkako inprobisazioan zortzikoaren erritmoa eta Mikel Laboaren
abesti baten melodia txertatu ditu —Laboaren eragina jada azaltzen zen Tttun-Kurrun diskoan—. Nere izarra eta Makil dantza dantza doinuetan nabarmena da Ander Garciak gaztaroan
jasotako dantzari heziketa. Liliak ihesi
Anderrek sortutako zortziko bat da, Josean Bengoetxearen letrarekin, lirismo
handikoa eta jazzaren estandarren egiturari zor diona. Nire bertsoa da Ander Garciaren beste konposizioa, kasu honetan
bertsolaritzatik hartutako egitura batekin. Pieza horretan Mikel Laboa ageri da
berriz ere, Bentara noa abestiaren
melodiaren bidez.

Betroiarenak ere bertsoaren
egituran oinarrituta dago, baina pianistak eta kontrabaxu jotzaileak jazzaren
rhythm changes-en egitura eta armonia gehitu dizkiote. Azkenik, Urxapal bat Etxahun Topet zuberotarrak
sortutako abestia da. 60ko hamarkadan Ximun Haranek Lohidoy kantariari egindako
a cappellako grabazio bat erabili du Garciak, eta ahotsaren gainean teklatuak eta
kontrabaxua grabatu dituzte, soiltasun eta sentikortasun handiz amaiera emanez
diskoari.

Hutsuneei leku egiten dien diskoa da Hiru, biluzia, pausatua eta zintzoa,
sustraiekin bat egiten duena baina Euskal Herriko musikari berezkoak zaizkion baliabideen
eta jazzaren arteko oreka egonkorra gordetzen duena. Ander Garciak tradiziora
eta sustraidun musikara gerturatzeko ikuspegi berri bat eskaintzen digu Hiru diskoan, eta aurrerapauso handia
eman du oraindik hastapenetan den baina etorkizun oparoa iragartzen duen
ibilbidean.

 

Normal
0

21

false
false
false

ES-TRAD
X-NONE
X-NONE

/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin-top:0cm;
mso-para-margin-right:0cm;
mso-para-margin-bottom:10.0pt;
mso-para-margin-left:0cm;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:12.0pt;
font-family:”Cambria”,”serif”;
mso-ascii-font-family:Cambria;
mso-ascii-theme-font:minor-latin;
mso-hansi-font-family:Cambria;
mso-hansi-theme-font:minor-latin;
mso-ansi-language:ES-TRAD;
mso-fareast-language:EN-US;}

 

 

Normal
0

21

false
false
false

ES-TRAD
X-NONE
X-NONE

/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin-top:0cm;
mso-para-margin-right:0cm;
mso-para-margin-bottom:10.0pt;
mso-para-margin-left:0cm;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:12.0pt;
font-family:”Cambria”,”serif”;
mso-ascii-font-family:Cambria;
mso-ascii-theme-font:minor-latin;
mso-hansi-font-family:Cambria;
mso-hansi-theme-font:minor-latin;
mso-ansi-language:ES-TRAD;
mso-fareast-language:EN-US;}

 

 

Disko mota: CD
Argitaratze data: 2017/10/24
Artista bereko diskak
Saskira gehitu
Saskira gehitu
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com