Vous êtes ici : Accueil Magasin Haruki

Haruki

Décembre 2018
CD
10

Atenporala hitza datorkigu burura, JVERAren diskoa atenporala denbora eta garai zoro hauetatik at iruditzen baitzagu. Baina adjektibo hori sarritan, inongo ekarpenik egin gabe, garai jakin bateko soinu eta estetika milimetrikoki imitatzera eskainitako diskoei ezartzen zaie, benetakoa ez duten balio eta zilegitasun bat eskaini nahian. Gozamena da gakoa,ordea. Jazz-a momentu betiereko batetan jokatu eta gozatzeko baliabide eta esparrua da. Atzo, gaur eta beti. Horixe da Jose-ren musikak iradokitzen duenn sentsazioa, gozamen hutsarena, alegia.

Jose Vera eta grabaketan zehar oinarrizko laukote moduan lagun dituen Jacob Sureda (Pianoa & Rhodes),  Ariel Bringuez (saxo tenorra, sopranoa & ahotsa), Andres Litwin (bateria & perkusioa) ederki ezagutzen dute bere hizkuntza. Urteetan landu eta findu dute , maitasun eta kontu handiz. Herbie Hancock, Wayne Shorter, Eric Dolphy moduko maisuek Blue Note-ren urrezko garaietan egindako diskoen dotorezia edota Jobim eta Vinicius-ek asmatutako Bossa Nova distira biziki miresten dituztela ez dago ukatzerik. Era horretan jantzi ditu Josek berak konposatu eta konpondu eta 2018 ekainean Dr No estudioetan grabatutako 6 pieza eta lau bertsio hauek. Josue Santos-en sintetizadore, Raynald Colom-en tronpeta eta Miguel Angel Collado-ren sokek han eta hemen marraztutako ekarpenei esker doinu bakoitzaren tonua ñabardura finenez atondu du, eta horren gainean Monica Benito eta Angela Cervantes-en ahotsek diskoaren pertsonalitate ukaezina markatu dute perla txikien moduen gailentzen diren “Cançao de Satina” eta “Bamako” abestietan. Baina kontuz ibili, ezagutza eta trebezia horren erakustaldi zurrun eta antzu “atenporala” baino, une honetan egin eta une honetan dastatzeko jazz puska bikain baituzue hau.                                                                                     Gozamena da gakoa.


Plus d'albums de l'artiste


Vous mai également ces ...