Vous êtes ici : Accueil Magasin Hamar urte geroago

Hamar urte geroago

Octobre 2020
CD
10

Miguel Salvadorrek mendiei eskaini die disko hau, haien edertasun mugaezin eta lasaiari eta haien arrokek izkutatzen duten  milurteko jakinduriari. Altxor errepikaezin, pertsonal eta bakana igoera eta pasio bakoitzean eta beti eskuragarri, eskaini nahi diogun ahalegin eta denboraren truke, besterik gabe. Inoiz asetzen ez gaituzten berritasun itxuroso eta azkarren artean alde egiten digun denbora preziatu hori hain zuzen ere. Zalantzarik gabe, mendien antzekoa da Miguel Salvadorren musikaren portaera, egunero zeruertzean ikusten dugun eta dagoeneko gure atentzioa deitzen ez duen mendi eder bat bezalaxe, hara azkeneko aldiz noiz igo ginen ezin gogoraturik. Hain hurbil eta aldi berean beti hain urrun. Bere gitarraren ferekak hari musikalean mila aldiz entzun dugun doinu atsegin baten moduan aldegingo digu behar duen arreta eskaintzen ez badiogu. Mendiaren saria igoera bakoitz eta guzietan lortzen da eta beti da ezberdina eta bizigarria. Halakoa da Miguelen musikak jazz, swing, bossa baita bolerozko arpegioen atzean izkutatzen duen saria eta “Hamar urte geroago” izeneko bere laugarren disko honek (estreinakoa Project, “viaje a Etreum” eta “Código”-en ondoren) hain dotorezia handiz biltzen diguna. Kasu honetan gainera, Jonathan Hurtado (piano), Marcelo Escrich (kontrabaxu) eta Gorka Iraundegi (bateria) moduko kide fin eta apartak dituela.


Plus d'albums de l'artiste


Vous mai également ces ...