Vous êtes ici : Accueil Magasin Gu Geu

Gu Geu

Septembre 2016
CD
10

 Taldeak sortutako zazpi gai, euskaraz abestuak, eta bluesaren eta rockaren arteko bidearen erdialdeko lurraldera eramaten gaituen beste gai instrumental bat, Otis Rush, Stevy Ray Vaughn eta Ray Charles bezalako izarren kutsua agerian.

"Starblues" gaiak egiten dio sarrera diskoari, musika tresnen shufflea , Otis Rushen kutsuekin eta powerblues hirukote onenen espirituarekin, hammondaren soinu bikainak gainerako taldekideak biltzen dituela. Ondoren dator "Beldurra iluntasunean", gai barrenkoia, ezin hobe landutako pasarte harmoniatsuez ondua. Jarraian "Gu geu", asmoen adierazpen garbia, zeinetan taldeak Stevie Ray Vaughn gogoratuaren nerbioa erreferentziatzat harturik eta Sonny Boy Williamsoni keinuren bat eginik pasartez pasarte aurrera egiten duen rockaren molde agerikoan amaitzen duen lelora iritsi arte; disko honetako gai berezienetakoa da. “Gezur`N´ Blues” , betiko blues hertsiranzko itzulera, slow ez konformista baten kutsuarekin; aipagarria da gai honetan Jon Barrerosek bere gitarrarekin eta Yon Labayenek hammondarekin zein pianoarekin egiten duten lan aparta. Ondoren iristen dira rock and roll moldeko eta jai giroan entzuteko "Musikaz Itsu" eta "Irudi biziak" gaiak, sarrera New Orleanseko estilo petoari jarraitzen zaion pianoak egiten duela, mamboa, jazza eta shufflea hein bertsuan ageri zaizkigula, talde gipuzkoarreko kideek edandako iturrietako urak agerian utzirik. "Lagun ezezagun" gaian taldeak berriro ere heltzen dio blues-rock bizienari Jonen gitarraren bidez eta gainerako taldekideen lan sendoarekin. "Errepidean" gaiak ematen dio amaiera bilduma honi, Boogietik countryraino iristen diren estiloen nahastura bat da, sailkatzen zaila den pieza bat osatzen dute, hori bai, Jon Barrerosek ondutako gai bakoitzaren originaltasuna erakutsirik.

Entzun : Errepidean


Plus d'albums de l'artiste


Vous mai également ces ...