Vous êtes ici : Accueil Magasin Good Vibrations

Good Vibrations

Ez da zaila musika tresna bat jotzea, ongi jotzea da zaila. Gutxi batzuek lortzen duten balentria da musika tresna bat eta bera jotzen duten ezin konta ahala musikarien artean identifikatzen eta ezagutarazten duten soinua lortzea. Gainera, are balentria handiagoa oinak eta arima Bluesa bezalako estilo zaharrean sustraituta dituen musikaria dugunean hizpide.

Estilotik aldendu gabe berezko ahotsa duen emaitzaren erakusgarri da Good Vibrations, The Romanticos. taldearen hirugarren diskoa.

Lurrin eta ahogozo ezagunez beteriko diskoa itxuratu du Iker Pirisek, eta sukaldari trebe baten erara, bere ongailu sekretuekin ondu du guztiz emaitza pertsonala eskaintzeko.


Plus d'albums de l'artiste


Vous mai également ces ...