Hemen zaude: Hasiera Magasin Gitarra elektrikoa

Gitarra elektrikoa


CD
8

Jose Mari Agirretxea, KEU musikaria da lan honen arduraduna eta bertan era atsegin zein samurrean gitarra jotzen ikasteko aukera eskaintzen du landu duen DVD honetan. Gitarra ikastaroaren oinarrizko pausuak dira bertan jasotzen direnak ikusten ikasteko modu erosoan eta entretenigarrian.
Norberak bere kasa eta musika eskoletan erabili ahal izateko materiala sortu gura izan du, Keuk berak bildutako esperientzia teorikoa eta praktika erabiliz. Era berean, gitarra ikasteko aurreneko pausuak eman nahi dituen edonork erabili dezake materiala. Irudiak, soinua eta PDFak ditu DVDak, edonork bere ordenadorean deskargatzeko materiala. Grabazioak, 2006ko udan egin ziren Arrasateko Goiena telebistako platoan eta Azkarateko Katarain estudioan. Teknikari moduan Iban Toledo aritu zen eta lanaren koordinatzailea Gorka Etxabe izan zen.