ERRABALJAZZ_Jaialdia3

MUTRIKU urriak 26, igandea

Zabiel kultur etxea. 20:00
MAMASSITA PRO (Madrid/Gasteiz)

Mamassita Pro emakumeen urtearen karietara, sortu zen. Molde guztietako emakumeen kezkak, sentimenduak eta buruhausteak islatzea du xede. Musika estilo jakin bati jarraitu behar izan gabe, aniztasuna aberastasun gisa ulerturik. Kantuen Letrek emakumeen nortasunaren alderdi desberdinak islatzen dituzte errealitatea hautemateko eta beren sentimendurik barrukoenak azaltzeko orduan, nola gizarte egoera desberdinetan hala eguneroko jardun pragmatikoan. Musika beltzetik abiatuz jazz, pop eta rock eremu zabalera zabaltzen dira. Tina Turner edo Nina Simone kantariengandik hasita Sting, Orishas, Beatles edo Vocal Sampling-en gaiekin jarraitzeko.
Eskarmentu profesional handiko lau emakume musikari dira proiektu honen erantzule:
Carmen G. Diez Perkusioan eta bibrafonoan (perkusio irakaslea, Gasteiz Big Band…)
Amaia Cantero Ahotsetan (kantu irakaslea, “The Boogaloos” eta “La Mujer Barbuda”…)
Virginia De La Casa Ahotsetan (Ortophonk, La Mujer Barbuda…)
**Maria José Estivariz da Silva** Baxuan (musika irakaslea Londonen eta Madrilen, “Locomotive“, “La Clave“, “Caipora“, “Muvies“, “Ted Owens ,“The West 79th Street Jazz Funk Band”…)

Disko mota: CD
Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com