Vous êtes ici : Accueil Magasin Digo Vivir

Digo Vivir

Octobre 2021
CD
10

 

 Bilbotar handiaren aro existentzialista umotu du Juanjo Navasek, era pertsonal baina poetaren espirituari leial eta zintzo. Curro Bermejo eta Marco Borge izan ditu lagun gitarretan, Dario Bermejo perkusioetan, Lidia de Lorenzo dantzan eta Julen Biain dantzan eta palmetan, Jagoba Ormaetxea gitarran eta tekletan, Kike Mora baxuan, Olaia Alkaraz eta Isa Hernandez koruetan. Egokitzapen lan aparta dugu hau. Oteroren poemok ez daude Flamencorako metrikan eginak, baina gure otxarkoagatarrak maisuki malgutu ditu: granainaz "En Castellano", alegriaz "Yo soy aquel que no más decía", tangoz "Digo vivir", ortodoxiatik urrunduz, ortodoxiara itzulita abandoloz "Vámonos al campo", eta tangoz ostera ere "El Ciervo". Morenteren oihartzuna "En el principio", guajiraren eta fandangoaren alaitasuna "Echar mis versos del alma" eta "El emigrante". Tiento eta tangoen erdibidean "Por los puentes de Zamora", toná "Mientras viva", Flamenco garbi eta jatorrenean, baina bere aurretik Camaronek "La leyenda del tiempo"n eta Enrique Morentek "Omega"n agertu zuten ikuspegi berritzailearen ildoan, Sonic Trash rock talde bilbotarraren laguntzaz "A la inmensa mayoría" eta euskarazko oparia "Lagun kantua".



Vous mai également ces ...