Dead or Alive
1.DARK AGE
Tony Viscontik (Bowie, T-Rex) ekoitziriko Solar Secrets diskokoa, estudioan ondua Viscontirekin batean. Solar Secrets diskoko letrak Martín, Tony V. eta Coniren artean ondutako emaitza zoragarriak dira. Martínek idatzi zituen ahapaldien letrak, eta Conik errepikak. Gaur egungo plutokrazia hizpide duen We are in a dark age izan zen abiapuntua.
2.SEVEN CRIMES
Blues psikodeliko baten moduan osatu genuen, eta letrak eraman gintuen bertso edo erlijio kantu baten gisa antolatzera. Erlijio kontu horrek irudi ilunak ekarri zizkigun gogora, eta iluntasunak monarkiara eraman gintuen. Honakoa ere Solar Secrets diskokoa da.
3.BLACK SEASON/ THE FEAR
Soilik zuzeneko emanaldietan egin ohi dugun inprobisazioa da Black Season. Sekula ere ez genuen grabatu. Gai honetan argi eta garbi ikusten da Dark Age genuela gogoan. Aitzitik, abestiaren bertsio erabat librea da The Fear, honakoa ere Solar Secrets diskokoa. Giro Caleago, Velvetarrago.
4.WILD C
Adrenalina goraldi handia eragiten du abesti honek. Wild C edo Wild Confussion Rising Mountains disko kaotiko eta basatik hartua da. Aske izan nahi dugu, du gerra oihu.
5.SUN SHAKING
Rising Mountains diskoari sarrera egiten dion abestia da. Conik berezko dituen letrak eta riff-a, hirurogeigarren urteetakoa, astuna. Bidaia psikodelikoa.
6.ATOMIC BREAKDOWN
Solar Secrets diskoan jasoa, izualdiak ditu hizpide, esate baterako, zeure gorputzaren barruko bonba atomikoak.
7.CONSTELLATION FREEDOM
Sun Shaking-en mundukoa, In The Land of Silver Souls diskoaren garaian idatzi zen Constellation, baina diskotik at geratu zen. Solar Secrets diskoa osatzeko abestietan lehenetako bat izan zen.
8.COMMUNICATION
In The Land laneko gai aparta. Zuzeneko emanaldietan itxuratua, hazten ari da eten gabe. Oso erakargarria da.
9.WHAT'S IN THE MIRROR
In The Land diskoan jasoa, gustuko dugu letretan gai borgestarrak sartzea Sublimetik, ispiluak, errepikak, zenbakiak. Hala eta guztiz ere, pogoaren unea da.
10.CANDLE CANDLE
Magnetic
Brain izaten hasi zen, baina zuzenekoetan honako hau bihurtu den abestirantz
moldatu zen. Beste letra bat, beste egitura bat, beste bibrazio bat. Argiari
eta suari buruzko poesia da Candle,haien bi aurpegiak erakusten ditu, alde
batetik jakinduria eta ezagutza, eta bestetik geuk eragindako suntsipena.
11.FLOOD
Bidaia bat garai bateko zaldiko-maldiko mekanikoan. Rock and roll. Gure burmuinetan gertatzen diren uholdeak dituzte hizpide letrek. Rising Mountains diskoan dago gai honen bertsioa.
12.DEAD OR ALIVE
Gai berria, kontzertuari amaiera ematen diona. Punk ostea, gizaki industriala, bizirik baino gehiago hilik.
BONUS
13.I NEED SOMEBODY Stooges-en klasikoa. Capsula taldeak Ziggy Stardust egiten
zuen garaiko zuzenekoen errepertorioan jaso genuen, eta bere lekua hartu du
baita errepertorio honetan ere.
14.VOICES UNDERGROUND Songs & Circuits lanekoa. Gure aurreneko anti-hit o ez-hit.
Bilbon bizi izan ginen lehenengo etxeko istorioak ditu hizpide letrak.
Plus d'albums de l'artiste
-
Bestiarium
Mars 2019LP
14 € -
Siren´s Lips
Décembre 2018CD
5 € -
Dreaming of the Rise and Fall of Ziggy Stardust and the Spiders from Mars
Mai 2017LP
14 € -
Santa Rosa PREORDER
Avril 2016LP
14 € -
Santa Rosa
Avril 2016CD
10 € -
Dead or Alive - LP
Février 2015LP
14 € -
Solar Secrets (LP)
Septembre 2013LP
14 € -
Solar Secrets
Août 2013CD
10 € -
‘Dreaming of the Rise and Fall of Ziggy Stardust LP
Décembre 2012LP
Agortuta -
Dreaming of the Rise and Fall of Ziggy Stardust
Décembre 2012CD
10 € -
CAPSULA
Septembre 2012LP
14 € -
YUDOKA
Septembre 2012LP
14 € -
SUBLIME
Septembre 2012LP
14 € -
Capsula
Mai 2012CD
10 € -
Yudoka
Mai 2012CD
10 € -
Sublime
Mai 2012CD
10 €