Cantus Caterva II

18 ekaina, 2014

Pertsonaia berak  eszenatoki berean istorio berriak kontatzen. Ideia berri hauei irudimenarekin hegoak ipiniaz: Cantus Caterva II abian da: Mikel Andueza, eta Julen Izarra saxuetan; Iñaki Salvador piano eta teklatuan; Jon Piris kontrabaxuan; Jorge Abadias gitarran eta Fernando Neira baxu elektrikoan dira Hasier Oleagak zuzentzen duen “Melodiaren Talde” hau.

 

Talde honen lehengo diskoa plazaratu zenetik urte bi igaro dira. Denborak ematen duen pisu eta sakontasun nabarmen batekin Hasierrek idatzitako musikak oharkabean garapen eta mamia hartu du.

Eguneroko gertaera eta ezebeharretatik (“Weyland txirrindularia”), inguruan dauzkagun eta egiten gaituzten kontraesanak (“Argitasunaren alde iluna”), esanguratsuak izan zaizkigun bizitako momento ezberdin (“Zure gaileta neure kafean bustitzen duzunean”) eta lekuak (“Lekitto eta kitto”) edota aipagarri diren gogoetetatik abiatuz 8 nistorio kontatzen dizkigu diska honetan.

 

Beasaingo Pottoko estudioan Fredi Pelaezen eskutik, bigarren aldiz elkartu dira melodiari omenaldi egiteko.

 

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com