Hemen zaude: Hasiera Magasin Behi Bi Blues

Behi Bi Blues

2014ko Uztaila
CD
10

Abesti bilduma hau Pottoko estudioan grabatu dute Fredi Pelaezen laguntzarekin. Bikoteak ondutako gaiak dira gehien-gehienak, baina bada bertsio pare bat: Otis Readingen “Sittin´on the Dock Of The Bay”, Gipuzkoako Orioko kaietara garamatzana (Orioko Itsas Ertzean), eta Bap! talde mitikoaren Ez dut ezer esan nahi.

Bluesaren doinu malenkoniatsuari bizitasuna eransten diote , giro aparta eta irri maltzurra sorrarazten dituzten letra labur gogoangarriekin, intentzioz beteta dira kantuak eta, aurreiritzirik gabeak. Azken buruan, gustuko dituzte erritmo eta rockaren bideak .

 

Sakrilegioa? Egiten badute ere, nahita egina izango da. Gustatzen zaien estiloan murgildu dira, ondo pasatzeko, ikasteko eta euren neurrian eragiteko ere. Gainera, beharbada, serio arituta norbaitek  kontuak eskatuko lizkieke. Hortaz hobe dabiltza horrela, libre.

Kantatzen duten abesti bakoitza istorio bat da, bikotearen historia  ere euskal bluesaren  historia txikia den moduan.