Vous êtes ici : Accueil Magasin Behar bizia

Behar bizia

Mars 2019
CD
10

2018ko Urrian ELKAR estudioetan Victor Sánchez-en ardurapean grabatutako 9 doinu. Bill Evans-en “Show Type Tune” ezik Alberto beraren konposizioak denak. Irekieran, itxieran eta erdialdera tartekatutako hiru interludioen artean, 6 pieza luze. Lasaitasunez dastatu beharrekoak. Albertorekin batera, Alejandro Mingot (abangoardiako giroetan hazitako gitarra zorrotza), Kike Arza (era guztietako abenturatan aritutako baxu bikoitza) eta Dani Lizarragak (Lurpekariak, Broken Brothers edota Javier Lopez Jaso & Marcelo Escrich eta beste hamaika direla, beti sostengu emateko prest dagoen bateria malgu bezain sendoa) osatzen duten laukote eta Chris Kase-ren tronpetak han eta hemen egiten dituen agerpenen arteko elkarrizketa, elkarbanatzea eta komunikazioa bere aberastasun osoan hausnartu ahal izateko. Janzkera eta ehundura dotore, leun eta patxadatsuaren atzean dihardun suaren maite-garra sumatu ahal da orduan eta plazer osoz, gar horiekin bat egiteko gonbiteari baietza eman ere.

Entzun : Elur Bustia

 


Plus d'albums de l'artiste


Vous mai également ces ...