Blues oihartzuna
(Aitor Garmendia)
Fundizioko lokal baten
diskotekaren ondoan,
musikazale koadrila bat
blues-a erditzen hasi zan,
amets bat oso argi buruan
arima beltza bihotzean.
Egur ta metal zatiekin
bihotzak nahi zituzten ireki,
beren gogo ta izerdiarekin
inola ere ez zen aski.
Blues-a entzun nahi izanez gero
zuen aurrean dira aurki.
Haserako ametsen fruituak
ari zarete dastatzen
ta zuen buruen barruan
haren oiuhartzuna entzuten,
arima beltzen indarra eda
ez al duzu sentzitzen?!
Arima Beltza
(Iñigo Araujo eta Jon Gurrutxaga)
Lurralde ahaztuak miseri gorrian
gose gaitzen mende, galera bidean
mendebal lurraldeen, gizaki krudelen
diru iturri gisa, esplotatu gisa
aberatsen babesa, besteen galera.
Kolore biziek margotzen digute
lautada zabala, eta ohian sakona
animaliak nonahi landareen babesean
kontraste itzela aberats ta pobrea
arima beltza duen lurraldean.
Arbasoek ere pairatu zutena
esklabutza eta askatasun falta
doinu triste et aalaiez aldarrikatzen zutena
gaur ere oihukatzen dugu, garrasi egiten dugu
arima beltza, askatasuna.
Mugak
(Jon Gurrutxaga)
Amaigabeko bihotz taupadek
gortzen naute gauean
zurekin pentsatzen.
Ez zintudan espero eta
urduri naiz bapatean,
mugak gainditzearen beldurrez
ixiltasuna dut babes.
Horregatik, beldur naiz,
mugak gainditzearen beldur naiz.
Ezintasunak itotzen nau
sentimenak adieraztean,
laguntasunak suposatzen duena
arriskuan ikustean.
Horregatik, beldur naiz,
mugak gainditzearen beldur naiz.
Gizartearen Harraz
(Jon Gurrutxaga)
Zapalkuntzek eta gerrek
inguratzen gaituzte,
hipokresiazko hitzek
iruzur egiten digute,
gutxi batzuen nahia betetzera
behartuak gaude.
Kaleko zurrumurruak
aurriritzi ta inbidiak
giza bihotz gaiztoaren
erakusgarri garbiak.
Lasaitasuna, laino hezeetan
biluzteko dut beharra.
Gizarteko zoramenak
hondoratzen du untzia,
mundu hau gaixorik dago
zein ote da erantzulea?
Lasaitasuna, barne oreka
behar dut libre izatea.