Vous êtes ici : Accueil Magasin Aneika Ara

Aneika Ara

Décembre 2013
CD
10

Estreinaldiko disko homonimoarekin aurkezten da aneika ara hirukote bizkaitarra. Hamabi kantuz osatutako lana bildu dute, Argibel Euba baterian, Alex Lopez baxuan eta Zigor Iturbe gitarra eta ahotsean direlarik. Estilo ezberdinak antzematen badira ere, bada abestiak lotzen dituen hari bat. Eragin klasikoei agur esan gabe, erritmo eta progresio bereziekin ausartu dira, “laberintoa” edo “zaldien posta” kantuetan kasu. Batzuetan intimistago, besteetan gordinago. Biluziari ere ez diote ezetzik esan. Lan hau hiru minutu eta erdiko rock instrumentalak irekitzen badu ere, badira pop-erako tarteak “kanta urdina”-n. Folkari keinu bat egiten dion azken kantuak, ateak erdi irekita uzten ditu zipriztin psikodelikoetan.