Vous êtes ici : Accueil Magasin AmaHiru

AmaHiru

Novembre 2019
CD
10

 

 

Osagaiak ohikoak eta ustez aski ezagunak direnean, emaitzak ere ohikoak izango direla aurresateko eta pentsatzeko joera dugu. Eta sarritan hala bada ere, osagai horiek Ander Garcia bezalako artista ausart, tematsu eta argi baten eskuetan erortzen direnean ezustekoa galanta izan daiteke. Ander Garcia Trio izenpean aurkezten duen lan berri hau horixe bera baita, ezusteko eder eta benetan zirraragarria.

Anderren alderdi ikertzaile eta agian abentura zaleena azaltzen zaigu. Hots, Jorge Castañedaren pianoa eta Mikel Urretagoienaren bateriarekin osatzen duen Trioaren lan benetan aparta. Ekimen honetan Anderrek euskal dantza eta bertsoen doinuak eta metrikak abiapuntu moduan hartzen ditu inprobisazioak lantzeko, eta era berean, inprobisazio horiek beste hainbat testuinguru musikaletara egokitzen du haien erritmika, armonia eta beste edozein ezaugarriekin uztartuz eta harreman aske baterako eremu aproposa eraikiz. Era honetan ezpata dantzaren erritmoa latinoamerikar dantza bihurtzen da eta zortzikoen erritmotik guztiz garaikide eta ezezagun den hibrido batera iristen da edo danbolinaren erritmoa bateriara eramanez, azpi-zatiketa erritmiko sorta berri guztiz liluragarria sortzeko  gai da ere. Aukerak eta ezustekoak milaka dira “Hamahiru” disko zoragarri honetan.


Plus d'albums de l'artiste


Vous mai également ces ...