Vous êtes ici : Accueil Magasin Adrian Costa Blues Band

Adrian Costa Blues Band

Hamaika abestiren bidez, gitarra ezin biziagoaren bidez eta soulez beteriko ahotsa lagun, ongi asko hautematen da Costak New Orleanseko kaleko musikarien aurrean, esate baterako Snooky Prior aho-soinulariaren aurrean, eta Fats Domino, Lowell Fulson eta Johnny Guitar Watson bezalako izar amerikarren aurrean sentitzen duen miresmena.

Septembre 2015
CD
10

 

Disko hori alde batetik Estatu Batuetan grabatua dago, Kid Andersenek grabatu zuen Greaselanden, eta musikari iparramerikarren laguntza jaso zuen, besteak beste Andersena berarena, baxua jotzen jarduten  baitu, baina Galizian eman zizkioten azken ukituak, bertan bizi baita une honetan Adrián Costa. Bikaina da diskoaren hotsa edo soinua. 

Bereziki adierazgarriak dira abestiak aukeratzeko lana eta abesti horiek interpretatzeko modua, horien artean aipagarri Adrián Costak berak idatzitako “So many People” eta Fede Aguadok idatziriko “La calle del Ayer” ereserkia.

Dantzatzeko oinekoak jantzita, errepidean milaka kilometro egin ondoren, milaka ordu blues jo eta gero, gauzak ezin hobe egin ostean, lehenengo disko hau dakarkigu Costak betiereko irribarrearekin, erabateko artista egongaitza dela, haren zuzeneko emanaldiak ezin biziagoak direla, blues eklektiko distiratsuenaren oinordeko konplexurik gabea dela, milaka tonu, usain gozo eta moldetatik edan duela, agerian utzirik. 

"Adrián Costa Blues Band" taldeak ongi merezita dauka gu dantzatzeko oinetakoak jantzita egotea.



Vous mai également ces ...