Vous êtes ici : Accueil Magasin A soidade pide copas nos bares

A soidade pide copas nos bares

Juillet 2014
CD
10

MALENKONIA ESANGO DIOT  - VÍCTOR ANEIROS AKUSTIKOA.

 

A Soidade Pide Copas Nos Bares” da Víctor Aneirosen disko berria, Ferroleko bluesmanaren proposamen guztiz berezia. 

 

Disko berri bat oparitu digu gure musikarien artean onena ez esatearren onenetakoa den Víctor Aneirosek, zazpigarrena haren diskografia ofizialean, eta zalantzari zirrikiturik txikiena ere uzten ez dion “A Soidade Pide Copas Nos Bares” izenarekin bataiatu du.

 

Berriro ere Gaztelupeko Hotsak euskal zigiluak eman du argitara diskoa, bere katalogoan Ferroleko bluesmanaren bost disko dauzkan zigilu berak. Lotsagarria benetan! Ezin onartuzkoa da Galizian geure hizkuntzan eta Victorren musikaren kalitatearekin ondutako musikaren alde egingo duen disko-etxerik ez izatea! Bitaminen premian dago lurralde honetako kultur normalizazioa...

 

Galegook ondo ezagutzen dugu "gai batez hitz egiteko modurik egokiena da beste gai batez hitz egitea" aspaldiko axiomaren azpian ezkutatzen den egia sakona. Bluesaren samuraia balitz bezala, Victor diziplina eredugarriarekin jarraiki zaio aipatu kodeari eta hala egiten du CD berriak biltzen dituen hamar abestietan. Aurreko 3 diskotatik –O blues do amencer   (2004), Heroe secreto (2008) eta Brétemas da memoria (2010)– ateratako gaiekin ondutako bertsio akustikoak dira. Beren modu akustiko berrian, elkarrekin baina deskonektatu gabe, piezek fresko bikaina eratzen dute malenkoniaren inguruan. .

 

“...Eta malenkonia esango diot”, Míña bala perdida gaiaren testuak. Ramiro Fonte, Caneiro eta Víctorren beraren olerkiek -ilargietako ostatuen bakardadea, beren seme-alaben heriotza egiaztatzen duen gaua, piraten bandera zahar eta beltz dagoeneko urratuak eta bihotzetan sartuta dagoen aiztoa den negua hizpide duten olerkiak baitira– anaitasunaz hartzen dituzten musika tresnen babesa eta geriza bila dituzte. “A Soidade Pide Copas Nos Bares” lanaren musikak gonbit egiten dio Victorren ahots urratu eta goibelari soinuaren lehen planoan agertzeko, beldurrik gabe, trikimailurik gabe, naturaltasun osoz.    

 

Víctorrek ondo asko daki Ramiroren hitz guztiek –baita bereak dituenak ere– doinu ederragoa dutela ahapeka esanez. Horrexegatik ageri zaigu azkarrago eta indartsuago “A Soidade Pide Copas Nos Bares” lanak proposatzen duen bertsio akustiko hau.

 

Gure ustez hainbat maisulan daude disko honetan. Abesti bikainak dira, ezin hobe islatzen dute berrogeita urte dituen Victor bihurtutako musikari heldu eta bizi. Zalantzarik gabe, gitarra jotzaile paregabea da Victor, eskuetan eta ariman bluesarekin bizi izandako hogeita hamarretik gora urte ongi profitatuak gordetzen dituena. 

 

Miña bala perdida, Vida bohemia, Un tute a la muerte eta Autor de westerns gaiei egindako bertsioek esanahi berriak eskaintzen dituzte Victorrek bakarka jotako gitarra pasarte argi, garbi eta biluzietan. Eta bizitasunean hazten dira gitarra jotzailearen lagun zahar baten zorioneko ekarriarekin, Fran Reyek ezin elkarrizketa ederragoak baititu, bohemioak, paristarrak ia, bere eskusoinu, gaita eta organoarekin. Lagunen arteko lehia da, elkarrizketa guztiz xumea, Victorren gitarraren aurrean. 

 

Bi elkarrekin zamalkatzen filmean Stewart eta Widmark aktoreek darabilten trosta neketsu eta noragabea da hemen Autor de westerns gaiak jasotzen duen Forden Basamortuko Zentauroak filmeko zamalkatze boteretsua –Brétemas da  memoria ( 2010 ) lanaren bertsioan elektrizitatez eta haizez armaturik–.

 

Pentsamolde bakar eta otzanon garaiotan, gehien-gehienek ahaztu egin nahi dute, atzerritar ez sentitzeko. Baina “A Soidade Pide Copas Nos Bares” lanak kontrakoa proposatzen du, eta, iraganaren minez edo, begiratu zorrotza ematen dio bidean galdu genuen guztiari .  

Eduardo Galán Blanco

Santiago         /       2014ko apirila

 


Plus d'albums de l'artiste