Vous êtes ici : Accueil Magasin A French Session

A French Session

Février 2019
CD
10

 

Hainbat zirkunstantziaren eta halabeharren ondorioz Frantzian bideratu dut nire ibilbide musikalaren zati handi bat. Urte batzuk joan dira Nico Wayne Toussaintek lehen aldiz gonbidatu ninduenetik harekin batera Baionako La Luna Negran jotzera.

 

Harrez gero, ezin konta ahala abentura gertatu dira. 2013an, Nicorekin nintzela, Romain Gratalon bateria jotzailea ezagutu nuen. Berehala egin ginen lagun, eta Memphis Slim eta Michel Denisen moduko bikote bat osatzeko erabakia hartu genuen. Luzaroan jardun genuen formatu horrekin, baina Parisko Caveau de la Huchette enblematikoan jo ahal izateko hirukotea izatea eskatu ziguten. Berehala etorri zitzaidan gogora Abdell B. Bop kontrabaxu jotzailea; behin jo nuen harekin, eta sarritan jo izan du maila handiko musikariekin, esate baterako, Lynwood Slim, R. J Mischo, Cash Box Kings, Joel Paterson, Rod Piazza eta Sean Costellorekin, gutxi batzuk aipatzearren.

 

        Horrenbestez gorpuztu zen nire baitan disko berri bat osatzeko ideia, Romain Gratalon eta Abdell B.Bop lagun. Diskoa Abdellek Sainte-Vite hirian duen etxean eta estudioan (Big Spoon Records) grabatu genuen hara egindako bi joan-etorri azkarretan. Grabazioak hasieratik bukaerara arte errespetatu dira beren horretan, editatu gabe, unean uneko izaera jasotzeko. Lehenengo egunean hasi bezain laster hautsi zen pianoko mailu txikietako bat, biharamunera arte itxaron behar izan genuen hura konpontzeko. Hala eta guztiz ere, egun hartan ere denbora aprobetxatu genuen ahal izan genuen guztia grabatzeko (mailu txiki hori gabe). Dena oso Cassavettes.

Tejerizo Sylvain saxofonista handiak bi gaitan behar genuen oinarri Hot hori ekarri zuen, eta Chris Ruest, Austingo gitarrista onenetakoa, Earl Hooker bihurtu zen ‘This Little Voice’ gaian.

 

        Hauxe da emaitza, disko bizia, egiatik asko duena. Caveau de la Huchette lokalean emandako gau amaiezinen isla garbia.

 


Plus d'albums de l'artiste


Vous mai également ces ...