Urrun dabilenaren kanta
Gandua dator maite mendian behera eta ni banoa bizkor zure aldera.
Iritxiko ote naiz arren gandua sartu baino lehen.
Tximiniko suak uxa dezala gure hotza gaur pattarra kopa beroan edan nahi dut eta bihotza.
Gandua dator maite mendian behera eta ni banoa bizkor zure aldera.
Dantza egin ta kantatu gaua gure oihuz urratu.
Ta deskuidoan nekeak harrapatzen ba gaitu ohean etzan, indarrak berritu eta matte-matte, oso-osorik laztanduko zaitut.
Gandua dator maite mendian behera ea iristen naizen, laster, zure etxera.

