Hemen zaude: Hasiera Liburuak Ikuskizunak Ibiltarixanak 12 Portukoplak

12 Portukoplak

Herri honek ez du betiko pausalekurik nahi. Hainbeste dira bideak eta hain eder ibiltzea... Ibilian ikasi dugulako diogu portu bat dela gure helmuga, munduko portu guztiak direla gure ametsen ontzi. Munduko portuak dira gure aberria. Hala diosku Koldo Izagirrek.

PORTUKOPLAK

Aitortzen dizut portua dela Nire aberri bakarra Aitortzen dizut portua dela Nire aberri bakarra Hantxe daukat nik lastre handian Oroitzapenen gabarra

Atako bandan jo du txalupak Umearen begipean Atako bandan jo du txalupak Umearen begipean Tanta gozo bat itsasorako Hari agur egitean

Ontzi guztiei diosala ta Tristura bat bihotzean Ontzi guztiei diosala ta Tristura bat bihotzean Izen arrotzek herdoil zauriak Bidaia gaitzen ostean

Baforearen tximinietan Ez da izozten elurrik Baforearen tximinietan Ez da izozten elurrik Portu batean jaioak ez du Bide berrien beldurrik

Letrak esaten ikasi nuen Ontzi arrotzen branketan Letrak esaten ikasi nuen Ontzi arrotzen branketan Izen gazien ozentasunak Munduramina hanketan

Txikotak largatzen zirelarik Gaixotzen nintzen saudadez Txikotak largatzen zirelarik Gaixotzen nintzen saudadez Faroen segak oraindik ere Hil egiten nau gaudadez

Draga handiak ezin du hustu Itsas hondoko taberna Draga handiak ezin du hustu Itsas hondoko taberna Itoen lo hautsi du eta Laster joko du galerna

Munduak ongi daki naizela Euskaldun seme jatorra Munduak ongi daki naizela Euskaldun seme jatorra Txipreko ontzi baten banderaz Egina daukat atorra

Zazpi bandera zazpi mintzaje Nire aberri bakarra Zazpi bandera zazpi mintzaje Nire aberri nabarra Portuak beti digu amore Kaian urtzen da aparra

Tristea baita gau ilunean Baforearen tutua Tristea baita gau ilunean Baforearen tutua Oroituz egin dizudan kopla Tristuretan da gautua