Hemen zaude: Hasiera Liburuak Ikuskizunak Ibiltarixanak 09 Nik egin nezake kantu

09 Nik egin nezake kantu

Eta atseden hartzen dakien herri gara. Norainoko bideak, nondikako urratsak, oinak zelan ditugu, berrikus ditzagun geure ametsak eta kantuak, berrikus ditzagun elkarren soinak eta errakuntzak. Ez da sekulan bide segurua izan herri honena, zalantzak kale orotan, malda orotan hazten dira tantai harro. Joan orduko itzul gaitezke, eta etxera orduko joan. Juanjo Olasagarrek 1991 hartatik horrela eginen digu gogoetarako tarte bat.

Nik egin nezake kantu ilun bat sol sostenidoz ezein arratsaldetan zuhaitzak basoan lainoak ernetzen dituela

Nik esan nezake non galdu zen azken aztarna, zeri segi okasiorako moldatu moldeetan

Nik jo dezaket ekintzara bizi bakartira apartatu esaterako sentimenduen lurraldea bentzutu ondoren

Ni egon naiteke xor artean negu gorriaren kabinatik salbaziorako hots egiten didaten bitartean

Nik ahoska dezaket jabal zaitez, konponduko da dena eta estazioen anonimotasuna balakatu

Nik egin nezake malko arratsaldea erreketan iragaiten beha lasai lasai konponduko da dena

Baina zuk, zuk diozu gure historiaren seme gara berandu da euri zara.