04 Desertuetan esperatzen
Esan dugu, egiteko dagoen herri batekoak gara Zer espero daiteke bere lehen road-movietzat Piarres Adame izeneko ipuin luze bat duen herri batengatik? Eta hala ere, nonbaitera doan herri bateko Gilen gara, Anton gara Ametsa ezagutzen dugu Badakigu zer den ametsez mozkortzea Badakigu zer den biharamona, bestondoa, ajea Hamaika aldiz esnatu gara izerdiz bustitako oheetan Eta hala ere, airean urratsak egiten irakasten diegu gure haurrei Itxaro Borda, “Desertuetan Esperatzen”
DESERTUETAN ESPERATZEN
desertuetan esperatzen ohituak garenok biharko iluntzetan banan bana zutituko gara sablea urratsez markatzearren. haurrei airatzen irakatsiko diegu ortzearen ispilutan dilindan dabiltzan izarren dantzan kulunkatzeko gai izan daitezen. desertuetan esperatzen ohituak garenok erabat aldatuak atzemango gaituzte hiri aberatsetako harresietara bideratuko garenean eta apalik erranen dugu: -ez gara aldatu espero denborak gaitu higatu. nehork ez gaituzte sinetsiko desertuetan esperatzen ohituak garenok atorrak urratuz papoetako sarraski orbainduak erakutsiko dizkiegunean irriz hasiko dira. bakardadearen usaina usnatuz urrunduko zaizkigu aitortuko dugula bakardade biluziaz baizik ez dugula iraun desertuetan esperatzen ohituak garenok eta o maitea! kantatuko dugunean haizearen musiketan bermatuz ezti gogoz geneuzkan soakoak hauts bihurtzen ikusiko ditugu. ba euriaren mingaitzean bustiko gara betikotasunaz erretzeko. desertuak lur moldatu gaituelakoan lohiaren zalantzaz jantziko gara.

