Hemen zaude: Hasiera Liburuak Ikuskizunak Ibiltarixanak 02 Bide ertzeko belarra

02 Bide ertzeko belarra

Ez da erraza, existitzen ez den herri batekoak gara Ikustezinak gara. Ez gara. Gure ibilian, gure oinek behinola beste oin batzuek Egin zituzten lorratz deseginetan sartuko dira Historiaren haizeak, ahazturaren urak ezabatutakourratsen gainean oinak Ez gara izan. Herri lotsa izan da gure bandera Horra gure oin ibiltariek ikasi duten lehen ikasgaia Bide bazterretan ikasi dugu gauza txikienganako maitasuna Nemesio Etxaniz: Bide ertzeko belarra. (1955)

BIDE ERTZEKO BELARRA

Bidean indoala ikusi aut. Ez indudan gogoan. Aldapan gora nentorrela, albora begira nian. An engoan, bide ertzeko belar bakan, madarikapen mendean, lur zapaldu elkorrean autsez zikindua.

Nork dik ire oroitzik? Bidean dijoazenak, ez ditek ire errukirik; ez baititek aintzakotzat ire bizi erkin ori. Amaika aldiz nerau ere, igaro izan nauk albotik; baina gaur arte ez nauk oartu ire etxe aurretik nenbilenik.

Larre onetako ardiak ez au bazkatu nai, badik oberik mendian, zilipurdika ardi ta artzai dijoazenean alai; ijito asto ezur-utsen bat, baditekek ire gose; baina ura ere, ire bizia urratzeke ezin dek ase.

Lore-biltzailearen esku ordez, erruki gabeko gurpil batek zapalduko au destainez... Etxerakoan biotzondoa astun nian ire minez.

Nere erri gaixoa! Belar bakan zikinak, badik ire antza. Zapaldu induten su ta gar. Zikin aute gezur d’abar. Arrezkero guk zenbat dantza! Noan etxera! Ilunak mendi guzia arantza!