Jakiten eta ikasten
Jakiten eta ikasten sentimendu anabasa hau noraino eraman ahal dudan noiz arte maite zure azal nabarra begizulo hauek bi begiz aseta zenbat bider ikus ditzaketen belardiak horiz tindatzen eta pentsamenduak urez izutu gabe
gure odola zein alkohol kopuru pairatzeko gai den libertade eske hasi baino lehen zergatik patrikan gordetzen ditudan eskuak hegaldatzen saiatu ordez nondik eta nola helduko zaidan azkena noren burmuinean bizi den edertasuna ta zertan dagoen
norentzat ikasi nuen umetan orain dakidan hitz pila zeru gris honetan kabitzen al den behinola kaiuei eskeini nien poema eta besteenak
Jose Luis Otamendi

