Gure amari hitzak
Orain diotsut guzti hau, ama, Haur nintzela Zure ezpainetatik ikasi nituen Hitz eztiak bezain dultzeak Itzuli nahi dizkizudalako. Ez daukat, ama, zure samurtasuna! Nik, poeta izaten Ahalegintzen naizen arren, Ez daukat Hitz gozorik Errazik, Gardenik, Amoltsurik, Zuk, ama laztana, Obatu ninduzueneko Hitzak bezalakorik. Eromena da agian Amodiozko hitzak gatibatzeko eta Zuretzat kantu bat moldatzeko ahalegin hau. Bizitako Bizitza pobreak agian Lehortu dit samurtasunaren iturria Eta horregatik dira hitz hauek Sukarria bezain lehorrak. Begiratu: Ez daukat hitzik, Baina bular osoa betetzen didan Zotina daukat.
Manuel Maria

