Gaur ez zaitut ikusi
Gaur ez zaitut ikusi ez didazu deitu eta orduak zurekin bezala eman ditut
gaur maitasunaz heriotzaz hitz bi egin dugu eta gelan tximeleta eri bat sartu zaigu gaur euria egin du
gaur ez zaitut ikusi ez didazu deitu eta orduak zurekin bezala eman ditut
Jose Luis Otamendi

