Baldintza subjetiboak
Itsas handiak ahoa zabal Portutik urrun irtenda Mundu berririk ez dago eta Loturik hobe omen da Halere bihotz duenak badu Barkua non bete berba
Arruta sarri huts egin ohi dut Oker zuzenduta lema Ahula baita bizi-faroa Argitzen duen linterna Halere garaiz ikasi nuen Barkua non bete berba
Orratza galduta nork dezake Portu onean azerta Laguna uste nuenak maiz du Nire kontra jo alerta Halere beti aurkitu ohi dut Barkua non bete berba
Munduko zazpi putzu gaziak Ez dira inoiz ur bera Gu garamatzan ontziak orain Gorria dakar ubera Halere jator eskaintzen dizut Nik barkua bete berba
Hautsiko zaigu erdiko masta Urratuko zaigu beta Beldurrak digu bilakatuko Ahoa hitzen logela Halere ez dut galtzen utziko Nik barkua bete berba
Itsas hondotik datorren baga Harkaitzak lezake ema Inoiz isilduko ez nautenik Ez dezaket zinez berma Halere beti ekarriko dut Nik barkua bete berba
Koldo Izagirre

