Aberria norberak bere baitan
Aberria norberak bere baitan Daraman lur zatia baino ez da Baina nire aberria Irriño baten barruan kabitzen da Oroitzapenez osaturiko aberria da nirea Zurea eta nirea Izenik gabeko adio isil bat askotan Beti arte, ez dakit noiz arte bat Baina arte bat Horrelakoxea da nire gurazko aberria Hutsa eta jendetsua Boz minartua Hurbil eta urruna Bestelakotua Ñimiñoa Poema baten barruan kabitzen den Aberria da nirea
Mikel Ibarguren

