Hemen zaude: Hasiera Liburuak Ikuskizunak Bar puerto Abenduak 22 Ostirala.
Informazioa
This item is already in your cart

Abenduak 22 Ostirala.

Grabaketei ekin diegu gaur. Omar izan da lehena. Ginea Konakrikoa da jatorriz. Europan neguan jende guztia loditu egiten dela dio Omarrek, arropak bata bestearen gainetik jarri eta mundu guztia dela lodi. Ongi zekien bere aitak Europako neguen berri. Frantsesek eraman zuten soldadu Bigarren Mundu Gerran. Negurik luzeenak ezagutu zituen.

OMARREN KONTAKIZUNA

Gure Aita Europan soldadu egon zen, frantsesen armadan, alemanen aurkako gerran. Aitak esaten zuen: "Europan hotz egiten du, Europak hozkailua ematen du. Europa nolakoa den jakin nahi baduzu, zabaldu hozkailua, bost minututan sartu eta ateratzen zarenean esango didazu zer sentitu duzun. Bada Europa horrelakoa da. Familiarik ez baduzu, ez baduzu lagunik, sufritu egingo duzu, hil egingo zara".

Lan aukerei buruz hitz egin dugu gero. Afrikar gehienak itsasora joaten dira. Herriko gazteek ez dute hara joan nahi. Omarrek argi dauka.

Nik nahiago dut ez joan itsasora. Ez badago beste irtenbiderik joango naiz. Soldadu joatea bezala da, azken aukera. Ez baduzu beste egitekorik hara joan behar duzu, bizi behar baduzu. Ezin zara elizako atarian eskean egon. Indarra izanik, osasuna izanik, lan egin behar da. Itsasoa hortxe dago eta ez du ihes egingo. Ez badago beste irtenbiderik, hara joan behar da.

***

 

Ginean hizkuntza ugari daude: soso, foula, mandingo, gbeze, toma, landouma, kissi, yalounke, yaluon soso... Ni sosoa naiz baina Gineako zazpi hizkuntza hitz egiten ditut. Europakoetatik lau. Bosgarrena ikasten nabil: "Zer nahi duzu?, zertan zabiltza?, ona, gaiztoa..."