Hemen zaude: Hasiera Liburuak Ikuskizunak Apoaren edertasuna William Druryren balada

William Druryren balada

(Soinujoleon martiriaren istorioa)

Balada bat kantatzen behar dut nik hasi Tedworth-eko kartzelan zer nuen ikusi Enkargatu zidana orai ez da bizi Aztia zelakoan zuten errarazi

Inglaterra handia itsasoaz harat Leku makurragorik munduan ez da bat Musikariak ditu hartzen matxinotzat Nor ibili da jotzen eskusoinua bart?

William Drury daukat nik ponteko grazia Mundura sortu eta Irlandan hazia Eskusoinua jotzen umetan hasia Makina bat herreni dantza arazia

Lord Hamilton jauna da buruz iletxuri Loa bildu ezinak jartzen du urduri Hauspoa kendu eta giltzapera Drury Soinularia zuten soinu gabe utzi

Hamarrak jo orduko soinuak zuen jo Druryk bezperan baino are ederrago Gaua pasa genuen kantu eta txalo Ingles haiek ordea nagi dantzarako.

Tedworth-en denek zuten erraiten ai ene Lord Hamiltonek eta Lady zaharrak ere Soinua omen zela soinuen errule Ene hauspo ttipia plazan zuten erre

Musikarik gabeko gaua da tristea Zailago dute orai begiak ixtea Sorginduak daudela dator albistea Han ere bazeukaten horren sinistea

Hauspoa suntsituak bere pena zor du Uste dut betirako zaretela gortu Moztasun triste honen erantzuna nork du? Nik ez dut ezer sortzen soinuak nau sortu

Bakea nahi zenuten soinu hori errez Tedworth-en egiten da justizia errez Maluren eztigarri musika da berez: Lo eginen duzue baina ametsik ez.

Lord Hamiltonek zeukan bihotzari esker Soinularia sutan dantzatu zen laster Aztia zelakoa ez zegoen oker Druryk apo ttipi bat egin zuen poker

Tedworth-eko herria Zer herri isila Mutua dago beti Dorreko ezkila Soinuak bereizten du Bizia ta hila Inglesak ikaratzen Drury zen mutila