Hemen zaude: Hasiera Liburuak Ikuskizunak Apoaren edertasuna Hezur hezearen kea
Informazioa
This item is already in your cart
Informazioa
Item added

Hezur hezearen kea

Hezur hezearen keak Haizeari nora Urrundik dator mendekuz Doinu bat ahora Kantuz nadin zora

Hezur hezearen keak Zeruetan mezu Soinuaren maisuari, Maitea, errazu Nork eman dion su

Hezur hezearen keak Zerua nabarrez Lausotzen dizkit begiak Maitea, sugarrez Baina ez negarrez

Hezur hezearen keak Zabaldu dezala Ni naizela, Drury, zure Zureko ezpala Anaia bezala

Hezur hezearen kean William Drury datza Hodeietan finkatzen da Ametsen ardatza Zer egia latza

Hezur hezearen keak Usoak alhatzen Printzesak negar egin du, Maitea, hala zen Buckimgam Palacen