Hemen zaude: Hasiera Liburuak Ikuskizunak Apoaren edertasuna Bizi nauen utopia

Bizi nauen utopia

Bada munduan hamaika zatar Hala sortuak kantura nakar Aitortzen dizuet zintzo Nik sekretu bat daukat ordea Entzun nahi dutenentzat gordea: Ederraz nauzue mintzo

Basatzetan bizi nintzelako Su garbi batek behetik gorako Gogor egin zidan bultza Barka nazazu banabil trakets Egunero dut egiten amets Heldua dela iraultza

Noizbait sutuko dira epelak Ikasi beharko du igelak Zertan dabilen apoa Munduko jopu guztien maitez Luzituko dut egunen batez Printze gorrien koroa

Ez baldin badit egiten uko Ene musuak du esnatuko Ipuinetako lotia Maitemindua nago ederraz Ez dut usteltzen utziko erraz Bizi nauen utopia (Horrek galduko nau, beraz)