Hemen zaude: Hasiera Liburuak Ikuskizunak Apoaren edertasuna Apokeriak

Apokeriak

Maitasunaren arlote Igelek hala diote Mihi gaiztoek naute bihurtu Apo nintzena apote

Bele samaldak artotan Gezurra dabil ahotan Akelarrean ari nintzela Serorarekin apotan

Ba omen daukat pozoina Berotzen duena soina Apoa lehertu nahirik jaso du Lancre jaunak bere oina

Beltza da gaur gauerdia Sarobean da ardia Torturatuak salatu du nik Jan dudala ilargia

Apoen apokeriak Ez dira oso berriak: Nik jango ditut, nik jango ditut Konde-kondesen begiak

Alerik gabe lokotxa Mamirik gabe morkotsa Makilka eman digute baina Entzuten da apo-hotsa Auzoan daukagu lotsa