Hemen zaude: Hasiera Jaialdiak BIZKAIKO BLUES-JAZZ ZIRKUITOA Blues Jazz zirkuitoa- 2007

Blues Jazz zirkuitoa- 2007

Jazz Zirkuitoa 2007. Hiru herriren artean elkarlanean eratutako Jazz Zirkuitoa egitasmoak urtarrilean ekingo dio 2007ko edizioari De Diego Brothers boskoteak Basaurin 24an, Amorebieta-Etxanon 25ean eta Leioan 26an eskainiko dituen kontzertuekin. Juan eta Víctor de Diego anaiak, tronpeta jolea bata eta saxo jolea bestea, Elisabet Raspall piano jolea, Pere Loewe kontrabaxu jolea eta Caspar Saint Charles bateria jolea izango dituzte taldekide iragarritako hiru ekitaldietan. Bilbotarrak izanik, hiriko Goi mailako Musika Kontserbatorioan prestaketa sakona burutu zuten eta Bizkaian zehar ekin zioten beraien ibilbide artistikoari, zenbait jaialdi eta klubetan arituz eta zenbait talderekin grabatuz, Pork Pie Hat, Infussion, Papa Blues Band eta Dolphin Blues Bandekin, besteak beste. Bartzelonara joan ziren ondoren, eta ordura arte musikari gisa egindako ibilbidea beste maila batera iritsi zen, izan ere, jazzeko hainbat jaialdi nazional eta internazionaletan aritu ziren eta musikari ospetsuekin lan egin, hala nola, Jesse Davis, Idrish Muhammad, Randy Brecker, Denis Rowland, Teddy Edwards, Jorge Rossy, Jeff Ballard edo Robin Eubanksekin. Boskoteak zuzenean grabatutako BJC-Bilbaina Jazz Club diskoaz gain, beste hainbat lan argitaratu dituzte De Diego anaiek beraien taldeekin, Kea Juan de Diego Freaky Trioren kasuan eta Oraindik ametsetan Víctor de Diego Groupen kasuan.