EUSKARAZ · ESPAŅOL · FRANĮAIS · ENGLISH



ARTISTES

NOUVELLES

CONCERTS

EMBAUCHES

MAISON DE DISQUES

MAGASIN


Errabal (Jazz)

Blues

Littérature

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Souscrire le bulletin


Retourner aux nouvelles
22/02/2008 - 16:34
KARELEAN: Prejuiziorik gabe landutako rocka

Karelean 2004an sortu zen, 90eko hamarkadan Lin Ton Taun taldean ibilitako Joseba Illarramendi (eskusoinua eta ahotsa), Bitti Tena (baxua) eta Raul Olaizola (gitarra) berriz kantuak sortzeko elkartu zirenean. Ondoren batu zitzaizkien Olatz Prat abeslaria (Zuri&Beltz jazz bikotean aritutakoa) eta Aitor Korta bateria jotzailea (Ttakunpa taldekoa). Boskoteak 2006 eman zuen lehen kontzertua, Euskadi Gazteako lehiaketaren lehen saria irabazi zuten eta otsailaren bukaeran kaleratu dute lehen diskoa 56 Gelatik - PROMOZIO ASTEA 6 eurotan

I:\TALDEAK\ARGAZKIWEB\Karelean\argazkia1.gif

Pisu handiko kantuek osatzen dute Karelenean aurkezpen diskoa, entzunaldi bakoitzean arrastoa koxka bat sakonago uzten duten kantuak direnez. Hori da 56.Gelatik behin eta berriz entzutean azaleratzen den sentsazioa, hasberria ez den talde sendo baten aurrean egotearenarekin batera. Presarik eta beldurrik gabe eraikitako kantuak dira, bakoitzak bere izaera har zezan hazten utzitakoak, zenbat luzatuko zen kezkari tarterik utzi gabe(56. gelatik zortzi minutura heltzen da, in crescendo leun batek eramana...) Rocka dela esan dugu, baina ikuspegi ireki batetik, prejuiziorik gabe landutako rocka, non lekua duten bossanovak (Hotzikara), musika elektronikoak (Karelean), poesia errezitatzeak (Ezaren semeak) edota aire flamenko eta arabiarrek (Istanbul-San Fernando), besteak beste. Berriz ere, askatasuna da hitza.

ARTISTES
· BIDE ERTZEAN
· BOSGARREN HARIA
· CONXITA
· ESNE BELTZA
· FASTFATUM
· GABY JOGEIX
· HOTSAK DANTZAN
· IŅAKI SALVADOR
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSEBA TAPIA
· JOSERRA SENPERENA
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KEMEN LERTXUNDI
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MIKEL URDANGARIN
· MORAU
· ŅACO GOŅI
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEŅOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· STAY BLUES
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Pays Basque) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

EU ES EN


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du