08/02/2008 - 17:39
JJBAND: Flamenko sustraia duen jazzrocka
Bizkaiko Jazz-Blues zirkuituaren barruan kokatzen da JJ Martinez - Triana, Radio Tarifa, Nina Pastori...taldeetan aritutakoa- baxujotzailearen inguruan osatutako JJBand.
Flamenko aireak eta sonoritate arabiarrak, jazz giroak eta funk taupadak, Indiako sitarrak eta rock progresiboko gitarrak entzuteko parada izango dugu Basaurin, Zornotzan, Leioan eta Markinan. Tangos de Lavapiés disko kaleratu berria entzuteko parada
|
|
Modu autodidaktan hezitako musikaria da Jose Juan Martinez baxu jotzaile eta konpositorea. Malaga jaioterriko jazz taldeetan hasi zen trebatzen, baina berehala bildu zuen taldeak gidatzeko adorea. Horietako batekin, Minoria Desencantada izenekoarekin, gertuko mugak gainditu eta Argentinako eta Espainiako jazz jaialdietan parte hartu zuen. 1993tik 1999ra bitartean Niña Pastori flamenko abeslariaren zuzeneko taldekidea izan zen, baina gaur egungo flamenkoaren izenik esanguratsuenetako askorekin kolaboratu du, bai grabazioetan bai kontzertuetan. Diego El Cigala, La Barberia del Sur edota Antonio Canales aipa genitzake, besteak beste. Halaber, Trianako partaidea izan zen Andaluziako rockaren talde mitikoaren azken garaian, eta El jardín eléctrico (1997) diskoa grabatu zuen. Azken urtean munduan zehar ibili da Radio Tarifa laguntzen, Londresko Royal Albert Hall bezalako areto ospetsuetan.
Urteotan pilatutako esperientzia eta heldutasunaren emaitza da bere azken diskoa, eta zuzenean bertan sortutako musikarien zorionezko topaketak ahalbidetua.
|