asialdia MUSIKA | AISIA Loyola Media urtarrila 07
Testua: Imanol Ubeda
Josetxo Goia-Aribe saxojole nafarra soinu
tradizionalak eta gaurko soinuak ederki uztartzen ari
da azken urteotan.
Musika hainbat estilo jorratu
ondoren, bere musika sortu eta grabatzen hasi zen
aurreko hamarkadan.
Bere lehenbiziko lana Auñamendi izan zen,
Nafarroan barrena halako bidaia musikala, Pariseko
hiru musikarirekin grabatuz. Bidaia honek soinu
garaikideetara eraman gintuen. Gero, Eunate etorri
zen. Lan honetan, Goia-Aribek bere saxoari celloa
erantsiko dio, bikote berezia sortuz. Herrimiña izan
zen ibilbide honen hirugarren geltokia. Hemen ere
eskarmentu handiko musikariekin elkartuz disko
koloretsua lortu zuen eta bertan bere ibildibearen
heldutasuna antzematen da.
Laugarrenik, Ilhargi-min izeneko diskoa dugu,
Maddi Oihenarten ahotsa nagusiki entzuten delarik.
Xiberoko emakume honen ahotsa gehi Goia-Aribek
sortu eta konpondutako musika batzen dira bertan.
Eta horrekin batera euskal literaturaren zenbait atal
musikatu egin ditu, pianoa, saxoa, kontrabaxua eta
abotsa lagun.
Los Pendientes de la Reina izenekoa Josetxo Goia-
Ariberen proposamen berria da. Bertan musikari
bereziak elkartzen dira jazza, musika herrikoia eta
garaikidea uztartuz. Errepertorioa Josetxok berak
konposatutako piezek osatzen dute.
|