EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH



ARTISTES

NOUVELLES

CONCERTS

EMBAUCHES

MAISON DE DISQUES

MAGASIN


Errabal (Jazz)

Blues

Littérature

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Souscrire le bulletin


Hemeroteka
Serranoren eta Lechnerren jazz doinuak


basauri. Gaur, 19:30ean, Arizko dorretxean.zornotza. Bihar, 21:00etan, Zelaieta aretoan.leioa. Ostiralean, 22:00etan, Ambigu kafetegian.

erredakzioa donostia

Bizkaiko Blues-Jazz zirkuitua amaitzeko, Antonio Serrano harmonika jotzaileak eta Federico Lechner piano jotzaileak hiru kontzertu eskainiko dituzte aste honetan, Basaurin, Zornotzan eta Leioan.

Jazz, blues eta musika tradizionalarekin lotura duten doinu berriak entzuteko parada izango da kontzertu horietan. Tango eta jazz doinuekin hasiko dituzte emanaldiak. Horrez gain, kontzertuan, new age estiloa ere joko du bikoteak. Ondoren, bakoitzaren diskoetako abestiak erakutsiko dituzte jendaurrean. Bestalde, Sesion continua aurkeztuko dute, bi musikariek batera egindako lana.

Bi artistek urte asko daramatzate musikaren munduan. Serrano (Madril, 1974) aitarekin hasi zen musika ikasketak egiten, eta gero, bere kasa jarraitu zuen. Louis Armstrong eta Toots Thielemans musikariak entzun ostean, jazz doinuak lantzea erabaki zuen.

Artista ugarirekin egin du lan Serranok. Paco de Lucia, Larry Adler, Luis Salinas eta Javier Colina musikariekin, besteak beste. Guztira, lau disko kaleratu ditu bakarlari moduan: Más que Dos, En el Central, Corazón al Sur eta Sesión Continua. Lehenengoa Mario Torres soinu jotzailearekin grabatu zuen. Bigarrena, berriz, Josua Edelman hirukotearekin batera egindako diskoa da.

Harmonika jotzaile argentinarra

Lechner (Buenos Aires, 1974) umea zela hasi zen musika jotzen. Hiru urte besterik ez zituela, musika ikasten hasi zen. Jazz estiloan egindako lehen pausoetan, pianoa jotzen ikasi zuen Horacio Icastorekin. Harmonika irakasle, berriz, Rafael Reina izan zuen. Hark erakutsi zizkion harmonikaren trikimailuak.

Serranok bezala, artista ugarirekin jo du Lechnerrek. Jazz musikan, Sonny Fortune, Jerry Gonzalez, Bob Sands eta Ximo Tebar mailako musikariak izan ditu ondoan. Bestalde, bost disko argitaratu ditu urte horietan guztietan: A primera vista, Jazz on Sale, Klazyc, Esbaesbabaesbaba... eta Sesion Continua. Diskoak grabatzeaz gain, irakaslea da. Inprobisazio eskolak ematen ditu Espainian, Amerikako Estatu Batuetan eta Belgikan.


BIZKAIAJAZZBLUES





Bibliothèque de presse


ARTISTES
· 7 SÓIS 7 LUAS
· BELCEBLUES
· BIDE ERTZEAN
· BLUEDAYS
· CONXITA
· COOL CIRCUS
· ERRABAL JAZZ JAIALDIA
· EL DOGHOUSE
· ESNE BELTZA
· GABY JOGEIX
· GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
· HOTSAK DANTZAN
· JIMMY BIDAURRETA
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSERRA SENPERENA
· JUAN DE DIEGO TRIO
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KATAMALO
· KEMEN LERTXUNDI
· KEU AGIRRETXEA
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MORAU
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEÑOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THE BLIND LEMONS
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Pays Basque) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

EU ES EN


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du