EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH



ARTISTES

NOUVELLES

CONCERTS

EMBAUCHES

MAISON DE DISQUES

MAGASIN


Errabal (Jazz)

Blues

Littérature

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Souscrire le bulletin


Hemeroteka
Jazz eta blues musika, uztailetik kanpo, egonkortasunaren bila


Gaur hasita, Jazz-Blues zirkuituak hilero emanaldi bana eskainiko du Basauri, Leioa eta Zornotzan

maite asensio - BILBO

Uztaila izan ohi da jazzaren hilabetea Euskal Herrian; hilabete horretantxe izaten ditugu jazzaldiak Getxon, Gasteizen, Baionan nahiz Donostian. Baina zergatik mugatu jazz emanaldiak udako gauetara? Jazz eta blues musikari egonkortasuna emateko, urtean zehar egon ohi den hutsunea betetzeko, hain zuzen, sortu da 2006ko Jazz-Blues zirkuitua. Basauri, Leioa eta Zornotzako udaletako (Bizkaia) Kultura Sailek abiatu dute ekimena, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Errabal-Jazz Kultur Elkartearen laguntzaz.

Jazz eta blues kontzertuak unean uneko gertakariak izateari uzteko helburuarekin jaio da zirkuitua. Emanaldiak urritik apirilera izango dira, hilean behin; musikariek Basauriko Arizko dorrean, Zornotzako Zelaieta zentroan eta Leioako Cafe Ambigun joko dute. Hala ere, egitasmoa zabalik dago, herri gehiagok parte har dezaten eta zirkuitua benetan erro dadin. «Basaurin, Leioan eta Zornotzan proposamen interesgarria duen udalerri mailako sarea sortu dute, eta hau sendotzea nahi dugu», adierazi du Ricardo Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura arduradunak. «Programazioari eta azpiegitura kulturalari dagokienez, eredugarriak dira hiru herri hauek».Koldo Meso Basauriko Udaleko Kultura zinegotziak, bestalde, zirkuituaren beste abantaila bat aipatu du: Ez da bakarrik programazio egonkorra lortzea, gure herrietako jendeari horrelako musika eskaintzeko aukera on bat ere bada.

Lehenengo emanaldia, gaur

Zirkuituan joko duten lehenengo hiru taldeak programatuta daude jadanik, eta oso estilo desberdinen ordezkari izango dira. Lehendabiziko kontzertua gaur bertan izango da, Basaurin. Zirkuitua Daniel Amat y La Esquina Caliente taldeak jarriko du abian. Taldeak musikako mestizajean sakondu nahi du, latin- jazz estiloa jorratuz. Kalitatea bermatua dago; izan ere, Daniel Amaten El piano que llevo dentro diskoak kubatar musikako disko onenaren saria jaso zuen 2005eko Habanako Jaialdian. Amatekin batera, Euskal Herriko musikan ibilbide luzea duten hiru musikarik osatzen dute La Esquina Caliente: Javi Alzolak, Julio Andradek eta Blas Fernandezek. Urtarrileko gainerako emanaldiak bihar eta etzi izango dira, Zornotzan eta Leioan, hurrenez hurren.

Otsaileko proposamena izen ezagun bati dagokio: The Graham Foster Trio. 30 urte daramatza Fosterrek rock-and-roll, rhythm & blues eta country estiloak bateratzen, eta mundu mailako arrakasta lortu du. Baina Euskal Herriko jazz eta blues taldeak ere bultzatu nahi ditu zirkuituak, eta horren seinale, Four Friends laukote bilbotarraren emanaldiak izango dira martxoan. Jazz eta blues doinuei pop-rock ukitua ematen diete. Zuzenekoetan, taldearen abestiak zein bertsio ospetsuak jotzen dituzte; halaxe antzeman daiteke Bilbop izeneko azken diskoan.

Egitaraua

Daniel Amat y La Esquina Caliente

Gaur: Basaurin, 19:30ean.

Bihar: Zornotzan, 21:00etan.

Etzi: Leioan, 22:00etan.

The Graham Foster Trio

Otsailaren 15ean: Basaurin.

Otsailaren 16an: Zornotzan.

Otsailaren 17an: Leioan.

Four Friends

Martxoaren 15ean: Basaurin.

Martxoaren 16an: Zornotzan.

Martxoaren 17an: Leioan.


BIZKAIAJAZZBLUES





Bibliothèque de presse


ARTISTES
· 7 SÓIS 7 LUAS
· BELCEBLUES
· BIDE ERTZEAN
· BLUEDAYS
· CONXITA
· COOL CIRCUS
· ERRABAL JAZZ JAIALDIA
· EL DOGHOUSE
· ESNE BELTZA
· GABY JOGEIX
· GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
· HOTSAK DANTZAN
· JIMMY BIDAURRETA
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSERRA SENPERENA
· JUAN DE DIEGO TRIO
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KATAMALO
· KEMEN LERTXUNDI
· KEU AGIRRETXEA
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MORAU
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEÑOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THE BLIND LEMONS
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Pays Basque) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

EU ES EN


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du