Txuma Murugarren kantariak aurten grabatu du
bere bakarkako ibilbidean bosgarren diskoa den
hauxe, Marjinalia. Orain arte bizkaitar kantari
honek izan duen bilakaeraren sintesi gisa uler
daiteke, bertan batzen baitira giro ilun eta
dekadenteen zalea den kantaria, kabareteko eta
Europako ekialdeko ijitoen musikak liluraturikoa,
pop kantu egile petoa, gitarra eta ahots soilarekin
hunkitzea lortzen duen artista... Inoiz baino
lirikoen agertzen zaigu azken lan honetan, bere
heldutasunean, disko organikoa osatuz.
Grabaketa Bilboko Koba estudioan grabatu zuen
eta laster zuzenean entzuteko aukera ere izango
dugu.Aurreko diskoetan eta zuzenekoetan
lagundu duen talde berarekin grabatu ditu
Murugarrenek 12 kantuok: Natxo Beltran (bateria),
Rafa Aceves (teklatuak), Ekaitz Hernandez
(baxua) eta Sasoi Ilunak taldeko kide ohi Mikel
Ramirez (gitarrak). Horrez gain, Asier Ituarte
(tronboia) eta Rafa Rueda (gitarrak eta ekoizpena)
ohiko kolaboratzaileak izan ditu alboan.
Aipatzekoa, oraingoan Xabier Erro eta Xabi Borda
idazleen testuekin egindako kantuak.
Ima Ubeda Loyola media magazine 048
|