EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH



ARTISTES

NOUVELLES

CONCERTS

EMBAUCHES

MAISON DE DISQUES

MAGASIN


Errabal (Jazz)

Blues

Littérature

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Souscrire le bulletin


 Komentarioa
Night time
Komentarioa


Tonky de la Peña blues gitarrajolea madrildarra da eta aurkezpen handirik ez du behar bere izena daraman taldea ia bi hamarkadatan zehar zuzendu ondoren. Tonkyk, gainera, izugarrizko "curriculum vitae" du, kolaborazioa ugari egin baitu izen handi eta ospetsuak falta izan ez diren toki askotan. Albert Collins, Jerry Lee Lewis, Carey Bell, Louisiana Red, Charlie Musselwhite... ditugu gogoan, eta baita Mick Taylor ere, harekin batean Rolling Stoneren grabazioa iritsi baitzen estudioetara.

Getxoko azken blues jaialdian, joan den ekainean, Mick Taylor izan zen, hain zuzen ere, hiru orduz luzatu zen jam hartara (Cambayá Reunión) gonbidatuetako bat; Tonky de la Peña eta bere Blues Band anfitrioiak izan ziren ikuskizun hartan, eta bluesa oso bestelako erregistroetan mugitu zen. Garbi geratu zen Tonky de la Peña musikari malgua dela eta badakiela errepertorioaren eta laguntzaileen beharretara moldatzen.

Night Time, Tonky Blues Band taldeak luxuzko gonbidatu batzuekin batera prestatu duen lan berri honek inoiz baino hobeto erakusten digu Chicagoko bluesaren zorduna den gitarra baten dentsitatea, blues sakona elektrifikatu zuen soinu hura, Hegoaldeko komunitate afroamerikarraren ohiko paisaia izugarriaren atala zen "down home" hura. Robert Johnsonengandik Sonny Boy Williamsonengana, harengandik Mudddy Waters eta Howlin Wolfengana, Fredddy eta Albert bi King-engana eta Albert Collinsen haustura texastarrera iristeko.

Horixe da Tonkyk proposatzen digun ibilbidea eta diskoan ibilbide hori betetzen du Muddy eta Freddy Kingen klasiko pare bat interpretatuz, "Catfish" estilo afrikanistagoan eta "Cannonball", blues modernoan gehien interpretaturiko pieza, Tonkyk eta Curro, Paul eta Pino bere hiru lagunek bertsio motibatzaile batean interpretatua. Beste betiko klasiko batengana ere jotzen du Tonkyk, T-Bone Walkerren "Stormy Monday", afroamerikarreak hirietan eramaten duten biziaren erakusgarri ezin hobea. Otis Rush da laugarrena, "Can´t quick you baby" lauetan malenkoniatsuena den gaiaren konpositorea.

Baina ezusteko handienak bereak dira. "La coquette" elkarrizketak eta Ñaco Goñiren armonikak sua botatzen duten shuffle bat da. "Chicago"ren dentsitate osoak distira egiten du "Jump Your Blues Away" lanean eta Luca Frascaren "hammond"ek ezin hobeto estaltzen du "Boogie with Mr Shuffe". Badira erregistro sofistikatuagoak ere, esate baterako "Noches de Conil" edo "Big Legs"en jatorrizko bertsioa, honek gogora ekartzen digu Taj Mahal maisuak bere azken lanetan erakusgarri handiko haize-sekzioarekin erabiltzen duen soinua. Hori guztia "After Hours Reunion" ahantzi gabe, lan honetan Tonkyk elkarrizketan dihardu Ñaco, Hook Herrera, Ray Gómez, William Gibbsekin...hamar minutu arte. Tonky Blues Band taldearen CD honek, errepertorioari eta grabaturiko emaitzei dagokienean, edozein blues ekoizpenekin lehiatu dezake -ahopetik esaten zen bezala- "nonahitik datorrela ere".


TONKY BLUES BAND





Concerts


Ibilbidea


Photos


ARTISTES
· 7 SÓIS 7 LUAS
· BELCEBLUES
· BIDE ERTZEAN
· BLUEDAYS
· CONXITA
· COOL CIRCUS
· ERRABAL JAZZ JAIALDIA
· EL DOGHOUSE
· ESNE BELTZA
· GABY JOGEIX
· GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
· HOTSAK DANTZAN
· JIMMY BIDAURRETA
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSERRA SENPERENA
· JUAN DE DIEGO TRIO
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KATAMALO
· KEMEN LERTXUNDI
· KEU AGIRRETXEA
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MORAU
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEÑOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THE BLIND LEMONS
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Pays Basque) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

EU ES EN


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du