Blues gitarra baten dentsitatea
Tonky de la Peñak Tonky Blues Band taldea sortu zuen Madrilen, 80. urteen hasieran. Gauez jotzen hasi eta izen ona lortzen hasi zen blues-klubetan. Gisa berean, nazioarteko bluesmen handiei -Carey Bell, Louisiana Red, Charlie Musselwhite- laguntzen zien, eta Albert Collins & The Icebreakers taldearen eskutik behin baino gehiagotan jaso zuen eszenategira igotzeko gonbitea.
Jerry Lee Lewisen taldeak Espainian barrena 1990ean egin zuen bira batean, taldeko partaide izan zen Tonky, eta beste horrenbeste egin zuen 2 urte geroago Mick Taylorrekin, John Mayall & The Bluesbreaker´s eta, geroago, Rolling Stones taldeko gitarra-jole handiarekin. Mick Taylorrekin bira luze bat egin zuen Tonkyk, eta Piedra Rodante izenburupeko diskoa,
Europako blues-banden artean izen handia du gaurko egunean Tonky Blues Band taldeak, nazioarteko jaialdi handietan parte hartzen du blues-kluben sarea alde batera utzi gabe; izan ere, areto hauetan garatzen dute inprobisatzeko ahalmena eta horietan erakusten du Tonkyk gitarra-jole gisa duen trebezia.
Ia bi hamarkadetan zehar blues musikarien eskola garrantzitsua izan da.
|