Gida Urola- Zum edizioak – Urria 2007
STAY BLUES
Jazz, reggae edota blues zaleek, estimatzen dute, oro har, tradizioa ezagutarazteko, maisu handiak omentzeko, hamaika aldiz entzun ditugun kantu ezagunak norberaren nortasun eta estilora egokitzeko eta eraberritzeko edota itzalean geratu diren harribitxiak berreskuratzeko taldeek egiten duten ahalegina. Honen adibide da Stay Blues taldearen lehen lana (Gaztelupeko Hotsak, 2007).
Bide luzea eta ezohikoa egin du Stay Blues-ek lehen disko honetara iritsi arte:Alvaro Fernandez(aho-soinua eta gitarra) eta Paul San Martin (ahotsa eta pianoa) donostiarrak Stay Blues-en alma mater-ak dira, eta beren kantu kutunenen moldaketak taxutzeko Portu zuten taldea orain hamar urte inguru. Bikoteak berehala aurkitu zuen hirugarren bidaidea, Fernando Neira (baxua), eta hala, astero Donosita inguruko aretoetan jotzeari ekin zioten. Karlos Aranzegi kide berriak (bateria) sendotasuna erantsi dio taldeari. Jaialdi handietan ere aritu izan dira, eta euren lehen diskoak ezin zuen gehiago itxaron. Irailean kaleratu duten lanak, bluesaren aldaera ezberdinakjorratzen ditu, New Orleanseko blues doinuak, baladak, rhythm & blues, boggie azkar eta jostaria, mezu sozialak igortzen dituen gospela edota XX. Mende hasierako blues tradizionala uztartuz. Zaildutako lau musikariok, orbanik gabeko bilduma osatu dute; kantuok aurretik bere egin dituzten artisten izenei erreparatzea besterik ez dago: Ella Fitzgerald, The Beatles, Peggy Lee, Little Richard, B.B King edota Madeleine Peyroux, besteak beste. Musika beltzaren 9 estandar entzulearen gozamenerako.
|