Ameba izenarekin bi kantuz osaturiko single bat eta maketa bat kaleratu ondoren, Sexty Sexers taldeak bere lehen diskoa kaleratu berri du, Iluntze berri baten bila (Gaztelupeko hotsak).
Julen Irazoki Juzz Suicide (gitarra), Inaxio Agara Loverman (bateria), Joseba Baleztena Electric Child (gitarra), Xiker Salaberria Freezer (baxua) eta Mikel Larratxe Mike Strangelove (ahotsa) dira taldekideak. Diskoan, baina, zenbait kolaboratzaile izan dituzte: Beñardo Goietxe (Morau eta Agotak), Petti eta Koldo Soret (Surfin Kaos).
Bandak riff klasikoetatik edaten du, abesti gordinak aurkezten ditu, eta 70eko hamarkadaren erritmoak ditu abiapuntu. Diskoak 11 abesti biltzen ditu, horietako bat The Yarbirdsen Heart full of soul abestiaren moldaketa da.
Sexty Sexersek Volcom ent Band Joust lehiaketan Europako talde onenaren saria irabazi zuen.
|