EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH



ARTISTES

NOUVELLES

CONCERTS

EMBAUCHES

MAISON DE DISQUES

MAGASIN


Errabal (Jazz)

Blues

Littérature

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Souscrire le bulletin


 Rocka, urkamenditik ihes egiteko
Hemeroteka
Rocka, urkamenditik ihes egiteko


Urkamendi blues, aurrekoa baino lan ilun eta helduagoa dakar Sextysexers Berako taldeak

Gorka Erostarbe

Ez da disko kontzeptuala. Baina bada kantu guztiak lotzen dituen ezkutuko hari mutur bat. Iluntasun moduko bat: Arazoaren ideia, edo arazoa gainditzearen ideia nabari da disko osoan zehar, dio Mikel Larretxe MikeStrangelove Sextysexers taldeko kantariak. Urkamendi blues izeneko diskoa kaleratu berri du Berako (Nafarroa) taldeak Gaztelupeko Hotsak zigiluaren eskutik. Urkamenditzat ez dute musika. Ironia ukitua du izenburuak horregatik: Urkamendian heriotzara zigortua egoten da, eta hori ere gainditzeko nahia islatzen dugu. Urkamendian kantatzea nolabait.

Sextysexers izenarekin argitara eman duten bigarren lana da Urkamendi blues. 2005ean, Iluntze berri baten bila izenekoa kaleratu zuten. Aurrez, Zauri gaziak eta amets hezeak lana kaleratu zuten Ameba izenarekin, 2004ean.

70eko hard-rocka eta punk-rocka izan du betidanik gustuko Mikel Larretxe (ahotsa), Joseba Baleztena (gitarra), Julen Irazoki (gitarra), Xiker Salaberria (baxua) eta Inaxio Agarak (bateria) osatzen duten boskoteak. Ez dute inoiz ezkutatu izan AC/DC, The Cult, GunsN'Roses, Turbonegro, Social Distortion eta beste hamaika talderen eragina.

Lan berrian ere nabaria da musika molde eta talde horiekiko eragina, baina giro ilunagoak eta erritmo astunagoak ere egon badaude: Soinu eta jarrera aldaketa bat izan dugu. Kantu trinkoagoak, ilunagoak, motelagoak, eta gora-behera handiagokoak atera zaizkigu. Black Sabbath taldearen eragina inoiz baino nabarmenagoa da akaso. Ez soilik bere eragina zuzenean, baizik eta hark eragindako taldeena: 90 hasierako Screamin Trees, Soundgarden, Kyuss... eta beste.

TALDE HELDUAGOA.

Aldatu dira kantuak apur bat, eta aldatu da taldea bera ere: «Urtebete pasatxo baino ez da igaro aurreko diskotik. Gutxi dirudi, baina asko bizi izan dugu. Kontzertu asko jotzeko aukera izan dugu, eta musika aldetik egon den aldaketa arlo pertsonalean izan dugun aldaketaren ispilua da. Urtebete zaharrago gara eta urtebete helduago ere bai».

Ahotsarena izan da, hobekuntza izan duen beste alor bat: «Aurreko guztiarekin batera doa hori ere. Ni, oso gustura geratu naiz. Aurreko lanean apur bat alboratua izan genuen bai ahotsa eta baita produkzioa bera ere. Honetan saiatu gara alor horiek indartzen, jokoak egiten eta arreta gehiago jartzen».

Aurreko diskoak taldea ezagutarazteko, eta kontzertu ugari emateko baliagarri izan zitzaion Sextysexers taldeari. Bide beretik jarraitu nahi lukete aurrerantzean: Larunbat gauetan kontzertua ematea da garrantzitsuena. Kontzertua eta dibertsioa. Gainontzeko guztia horren ondotik dator. Kontzertuak emateko deitzen diguten bitartean, gu pozik egongo gara.

Iristear den zubian Katalunian izango da taldea. Terrasan ariko da igandean eta Rubin astelehenean. Ondoren, Euskal Herrira itzuli eta Bilboko Kafe Antzokian eskainiko dute lehen kontzertua, maiatzaren 3an.
Berria 2007-04-12


SEXTY SEXERS





Concerts


Trayectoire


Bibliothèque de Presse


ARTISTES
· 7 SÓIS 7 LUAS
· BELCEBLUES
· BIDE ERTZEAN
· BLUEDAYS
· CONXITA
· COOL CIRCUS
· ERRABAL JAZZ JAIALDIA
· EL DOGHOUSE
· ESNE BELTZA
· GABY JOGEIX
· GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
· HOTSAK DANTZAN
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSERRA SENPERENA
· JUAN DE DIEGO TRIO
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KATAMALO
· KEMEN LERTXUNDI
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MORAU
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEÑOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THE BLIND LEMONS
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Pays Basque) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

EU ES EN


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du