EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH



ARTISTES

NOUVELLES

CONCERTS

EMBAUCHES

MAISON DE DISQUES

MAGASIN


Errabal (Jazz)

Blues

Littérature

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Souscrire le bulletin


 Commentaire
Senor Si
Commentaire


Garbi gera dadila. Ez da beldur antza nire hasierako zuhurtasuna elikatzen duena. Ondo ezagutzen dut Señor No. Jakin badakit egingo dutena egingo dutela, bikain burutuko dutela egitekoa, lan txukuna bururatuko dutela. Kontua da taldearen indar elektrikoaren esklabo naizela.Une honetan gogora etortzen zaizkit trantze-aldi ugari, zuzenean eta indar guztia anplifikagailuetan jarririk ikusteak eragiten duen ikuskizun apartaren aurrean bizitako egoera guztiz bereziak. Eta neure buruari galdetzen diot, zergatik plazaratzen dute formatu erdi-akustikoan zuzenean grabaturiko disko bat argitaratu nahi dutenean?, zergatik uzten digute, teorian eta ezinbestean, dezibelio mugarik gabeko harreman fisikoaren indar eszipientea bere horretan transkribatuko lukeen dokumenturik gabe?
*Bukowski txoko donostiar ezagunean grabaturik –higiezinen espekulazioaren ondorioz luze gabe desagertuko dena–, Señor Noren unpluggedak tentsio apalean, soilik plano teknikoan, berrikusten ditu bere katalogotik bereiziriko gaiak (“Señor No” laneko “Otro lugar”; “No Mundu” laneko “El diablo está caliente”; “Siempre Te Diré Que No” laneko “Mujer salvaje” eta “Llámame”; eta “Está bien/Perra” sibglea), eta r&b moldeko lau lan berri aurkezten ditu (“Bukowski” eta “Chinaski” instrumentalak eta “Algo que recordar” eta John Mayallen “Crawling up a hill”).
Proselitismoa egiteko inolako asmorik gabe, berehala ohartu naiz Señor Sí gabeko egoera batean artean zor diguten zuzeneko album desiragarririk gabe geratuko ginela. Oraingoan, taldearen dimentsio berria aurkezten zaigu, barea, dotorea, non gailurrak ez duen etenik, ez duen behera egiten. Agian aldatu egiten da, gaueko istorio latz hauei eta erromantizismo etsioi argitasuna emanez, entzuleak gozaraziz sekzio erritmikoa, r&r izateari utzi gabe, lirikoagoa eta hurbilagoa den moldera lerraturik; entzuleak modu beteago batean gozaraziz artean aitortu ez zaien letra bikainekin; zimikatze garbiekin eta ahotsaren biluztasunarekin gozaraziz; moldaketa berriekin eta egiazki bizi eta sentitzen dena garbiro aurkeztearekin gozaraziz. Eta nork daki hemen ez ote den aurkituko taldearen alderdi gerrazaleenarekin bat ez datozenentzako giltzarria, bizitza bezalako talde handi baten aurrean gaudelako errealitateaz jabetzeko giltzarria.

JAIME GONZALO


SENOR NO





Trayectoire


Photos


Bibliothèque de Presse


Bibliothèque de PresseRoy


ARTISTES
· 7 SÓIS 7 LUAS
· BELCEBLUES
· BIDE ERTZEAN
· BLUEDAYS
· CONXITA
· COOL CIRCUS
· ERRABAL JAZZ JAIALDIA
· EL DOGHOUSE
· ESNE BELTZA
· GABY JOGEIX
· GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
· HOTSAK DANTZAN
· JIMMY BIDAURRETA
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSERRA SENPERENA
· JUAN DE DIEGO TRIO
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KATAMALO
· KEMEN LERTXUNDI
· KEU AGIRRETXEA
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MORAU
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEÑOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THE BLIND LEMONS
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Pays Basque) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

EU ES EN


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du