EUSKARAZ · ESPAÑOL · FRANÇAIS · ENGLISH



ARTISTES

NOUVELLES

CONCERTS

EMBAUCHES

MAISON DE DISQUES

MAGASIN


Errabal (Jazz)

Blues

Littérature

Paper Hotsak

Bosgarren haria

Ilargiak baleki

Bloody Hotsak

Souscrire le bulletin


 Rogelio Botanzek eta Alfonso Sastrek 25 urteko adiskidantza islatuko dute kontzertuan
Hemeroteka
Rogelio Botanzek eta Alfonso Sastrek 25 urteko adiskidantza islatuko dute kontzertuan


Rogelio Botanzek eta Alfonso Sastrek 25 urteko adiskidantza islatuko dute kontzertuan [Kultura]

Orain dela mende laurden hasitako harremana proiektu zirriborroa bihurtzen joan da denborarekin, eta orain, azkenean, musika, hitza eta irudiak biltzen dituen CD batean haragitu da. Rogelio Botanz canta a Alfonso Sastre ( Gaztelupeko Hotsak ) lanean, kantariak Sastreren poemekin egindako 13 kantu jaso ditu, eta idazleak bere testuetako sei irakurri ditu. Halaber, Sastrek bere bizitza eta lanari buruz hitz egiten du CDak jasotzen duen bideo pista batean. Kontzertuan ere horiek guztiak ikusi eta entzungo ditugu.

Kontuz!, kontzertua 20an izango da Lehenengo 22an izatekoa zen kontzertua 20an egingo dugu Espaloia Kafe Antzokian. Barikua izango da kontzertu eguna, eta ordua 22:30ean.

Sastrek eta Botanzek «kasualitatez» egin zuten topo Duela 25 urte izan zen hori, eta ordudanik, beren arteko harremana sendotzen joan da, nahiz eta kantari legazpiarra Kanarietan bizi eta Sastre Hondarribian. «Bere antzerki lana aurretik ezagutu arren, poema batzuk irakurri nizkion liburu batean eta oso azkar ikusi nuen neure burua musika jartzen». Sastre Hondarribian bizi zela jakin ondoren, Botanz etxean azaldu zitzaion, bere poemak kantu bihurtu nahi zituela esanez. «Garai hartan Sastrek eta Eva Forestek bisita asko izaten zituzten, baina batzuk ez ziren atseginak, ikaslez mozorrotutako polizia asko azaltzen baitzitzaizkien. Kanarietako mutil bat kantu bat egin zuela esanez ate joka agertu zenean harritu egin ziren».Hasierako mesfidantza, ordea, adiskidetasun bihurtu zen berehala, eta Botanz urtero etortzen zenez Euskal Herrira, urtero eramaten zion Sastreri abesti berri bat.

Duela hamabi bat urte, eta Sastre Kanarietan hitzaldi bat ematera joan zela baliatuta, jendaurreko lehenengo kolaborazioa egin zuten kantariak eta idazleak: «Evak proposatu zigun emanaldi bat egiteko elkarrekin; nik kantatzeko eta Alfonsok errezitatzeko, eta hala egin genuen. Gustura sentitu ginen». Sei bat kontzertu egin zituzten eta Botanzi «hura egunen batean disko bihurtu behar zela» iruditu zitzaion: «Taller Canario de la Cancionekin egina nuen Seguidillas carceleras a Evita Sastre kantua, baina orain dela bi urte buru-belarri sartu nintzen proiektu honetan, ahalik eta gai eta forma gehien jaso nahi nituelako diskoan». Horren ondorioz, ia bizitza osoko lana da diskoa, duela 25 eginiko kantuak, urte hauetan guztietan sortutakoak eta berriak uztartzen dituelako.

Kantu bihurtu diren testuetako asko aspaldikoak dira, eta badira espetxean idatzitakoak ere. Horrek ez die, ordea, «gaurkotasunik kentzen», Botanzen iritziz: «Badira aurtengo martxoaren 13an idatziak egon zitezkeen testuak, eta beste batzuk testuinguru oso ezberdinetan kantatu izan ditut. Hori oso gustagarria da, beldurra ematen baitit aurreko hamarkada batean gelditzeak». Sastreren poemek «guztioi buruz» hitz egiten dutela uste du abeslariak, «nahiz eta bere amaz edo semeaz hitz egin».

Alkimia lana

Musikalki, diskoaren grabazioa «alkimia lana» izan dela dio Botanzek. «Oso elementu gutxirekin, Juanan Rosek lan izugarria egin du eta, ondorioz, musika eta magia asko bildu da diskoan». Besteak beste, Arkaitz Minerrek, Josu Izagirrek eta Alfredo Llanosek lagundu dute grabazioan.

Hemendik aurrerakoa da barikuan emango duten kontzertua Botanzek eta Sastrek; bat kantatzen eta bestea kontatzen. Sarrerak salgai daude Espaloia Kafe Aantzokian bertan. Erreserbak telefonoz edo e-postaz.


ROGELIO BOTANZ





Concerts


Biographie


Photos





Bibliotequé de presse


Hemeroteka 2


ARTISTES
· 7 SÓIS 7 LUAS
· BELCEBLUES
· BIDE ERTZEAN
· BLUEDAYS
· CONXITA
· COOL CIRCUS
· ERRABAL JAZZ JAIALDIA
· EL DOGHOUSE
· ESNE BELTZA
· GABY JOGEIX
· GAINSBOURG GAINBEGIRATUZ
· HOTSAK DANTZAN
· JIMMY BIDAURRETA
· JJBAND
· J.L.PARDO & THE MOJO WORKERS
· JERONIMO MARTIN TRIO
· JOSERRA SENPERENA
· JUAN DE DIEGO TRIO
· KANEVSKY
· KARELEAN
· KATAMALO
· KEMEN LERTXUNDI
· KEU AGIRRETXEA
· KOKEIN
· LOS CORONAS
· LOS REYES DEL K.O.
· MAMBA BEAT
· MARTA SANCHEZ TRIO
· MORAU
· OSTOLAZA ETA PUJANA
· PETTI
· ROGELIO BOTANZ
· SEÑOR NO
· SEXTY SEXERS
· SPECIAL 20
· SURFIN KAOS
· TAPIA ETA LETURIA
· TERELA GRADIN QUINTET
· THE BLIND LEMONS
· THUNDER EXPRESS
· TIGER! TIGER!
· TRES MIL HOMBRES
· TXUMA MURUGARREN
· UEK
· ...artista gehiago

Gaztelupeko Hotsak · Errabal, 23 · 20590 SORALUZE (Pays Basque) · Tel.: +34 943 753 016
gaztelupeko@hotsak.com

EU ES EN


Webgune honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du